Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Esperientzia +45: Gutxienez 5 urteko lan-esperientzia duten 45 urtetik gorako pertsonak birbideratzeko eta berkokatzeko proiektua

Proiektuaren helburuak:

  • Enplegagarritasuna hobetzea.
  • Autoenplegura hurbiltzea.
  • Lan merkatuan berrezartzea.

 

Nori dago zuzenduta: gutxienez 5 urteko lan esperientzia duten 45 urte edo gehiagoko Eibarko langabetuak, formakuntzarekin edo gabe.

Bete beharreko baldintzak:

  • Langabezian egotea.
  • 45 urte edo gehiago izatea eskaera egiterakoan.
  • Eibarren erroldatutakoa izatea.
  • Gutxienez 5 urteko lan esperientzia edukitzea.
  • Gaztelaniaz, mintzatuan eta idatzian, ulermen maila egokia izatea.

 

Eskaera egiteko epea: abenduaren 9tik 20ra arte (biak barne).

Tramitazio kanalak: 

  • Presentziala: PEGORA (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) Untzaga plaza 1. Beheko solairua.
  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

 

Programaren iraupena: 3 hilabete.

Aurreikusitako bukatzeko data: 2020ko martxoa.

Programa gauzatuko den tokia: Debegesa.

Programaren edukiak:

  1. Partaideen aukeraketa eta ongi etorria.
  2. Norberaren gaitasunaren lanketa.
  3. Gaitasun profesionalen lanketa.
  4. Autogestioaren taldea.
  5. Automarketinga.
  6. Autoenplegura hurbiltzea.
  7. Banakako saioak eta laguntza.
  8. Jarraipena bukatu osteko talde saioak.

 

Deskargatu dokumentuak
Parte hartzeko eskaera: gutxienez 5 urteko lan-esperientzia duten pertsonak birbideratzeko eta berkokatzeko proiektua (Esperientzia+45)  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 128 KB)
Informazio fitxa: Esperientzia +45  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 206 KB)
Nabigazioa