Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Arraindegiko laguntzaile jarduteko programa (2020)

Proiektuaren helburuak:

  • Arraindegiko langile jarduteko gaitzea, sektorean behar diren gaitasun profesionalak eskuratuz.
  • Arraindegi sektorea pertsonal kualifikatuz hornitzea.
  • Pertsonei laneratzen laguntzea.
  • Gaitasun pertsonalak hobetzea, autonomia eta trebetasun sozialak.

 

Bete beharreko baldintzak:

  • Langabezia-egoeran egotea edo enplegu prekarioa izatea (urtebetean lau hilabetez edo gutxiagoz lan egin izana).
  • 20 urtetik 55 urte bitartekoa izatea eskaera egiten den egunean.
  • Eibarren erroldatutakoa izatea.
  • Gaztelaniaz, mintzatuan eta idatzian, ulermen maila egokia izatea.
  • Honako baldintza hauetako bat betetzea:
    • Diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzea.
    • Gehienez batxilergo arteko kualifikazioa izatea.

 

Eskaera egiteko epea: 2020ko urtarrilaren 31tik otsailaren 12ra (biak barne).

Tramitazio kanalak:

  • Presentziala: PEGORA (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) Untzaga plaza 1. Beheko solairua.
  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Arraindegiko laguntzaile programan parte hartzeko eskaera behar bezala beteta.
  • LANBIDEk egindako txostena, langabe gisa inskribatuta egondako aldiei buruzkoa.
  • Lan-bizitza eguneratua.
  • Curriculum vitae eguneratua.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo balio bereko dokumentua eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).

 

Programaren garapena:

  1. PARTE-HARTZAILEAK AUKERATZEA.
  2. HASIERAKO PRESTAKUNTZA. Ikastaroa. Iraupena: 125 ordu.
  3. TXANDAKAKO PRESTAKUNTZA. Kontratuarekin (Prestakuntza lan-zentroan + prestakuntza teorikoa). IRAUPENA: 4 HILABETE.

 

Deskargatu dokumentuak
Arraindegiko laguntzaile jarduteko programan parte hartzeko eskaera  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 128 KB)
Arraindegiko laguntzaile jarduteko programaren fitxa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 206 KB)
Nabigazioa