Euskara saileko beste eskaerak
Deskripzioa: Eibarko udaleko Euskara sailarekin erlazionatutako bestelako eskaerak aurkezteko prozedura da. Prozedura hau zure eskabidea egiteko prozedura berezirik ez dagoenean erabili behar duzu, bestela ez. Saiatu zure eskaera argi eta garbi azaltzen; motz eta zehatz.
Eskaera nola egin:
Elektronikoki: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta ondorengo dokumentazioa erantsi:
- Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat eta ordezkapena egiaztatzen duen dokumentazioa. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…). Ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egonez gero, ez da dokumentazio hau aurkeztu beharko.
- Dagokionean, eskaera justifikatzen duten beste dokumentu batzuk.
Bertaratuta: eskaera bertara etorrita egiteko, eskatzailea edo ordezkaria PEGORAra etorri behar dira (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) eta ondorengo dokumentazioa aurkeztu:
- Euskarako beste eskaerak behar bezala beteta.
- Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat eta ordezkapena egiaztatzen duen dokumentazioa. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…). Ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egonez gero, ez da dokumentazio hau aurkeztu beharko.
- Dagokionean, eskaera justifikatzen duten beste dokumentu batzuk.
Itxaronaldiak saihesteko, hitzordua eska daiteke PEGORAn. Hitzordua nola eskatu:
- Udal webgunearen bitartez: hitzordua eskatu PEGORAn.
- Telefonoz: 943 70 84 00 / 010.
Egin tramitea internet bidez |
---|
Hasi tramitea Egin tramitea online |