Eibarko Udala

Iraupen luzeko bizileku-baimenik ez duten europako Erkidegokoak ez diren atzerritarren errolda-inskripzioa berritzea

Deskripzioa: Espainian bizileku baimen iraunkorrik ez duten Europako Erkidegotik kanpoko atzerritarrek urte bitik behin berriztatu beharra dute errolda-inskripzioa.

Organo tramitatzailea: Eibarko Udalaren Estatistika Saila.

Eskaera egiteko lekua: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.

Aurkeztu behar den dokumentazioa:

  • Adin nagusikoen kasuan:
    • Erroldaren inskripzioa berriztatzea (ID1009_D001) eskaera-orria behar bezela beteta.
    • Indarrean dagoen pasaportea edo atzerritarraren identifikazio-zenbakia (AIZ), Espainiako agintariek 
      emanda.
    • Gainera, legezko ordezkapenaren kasuan, ordezkariaren NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har 
      daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).

  • Adin txikikoen kasuan:
    • Erroldaren inskripzioa berriztatzea (ID1009_D001) behar bezala beteta eta adingabearen aitak, amak 
      edo tutoreak sinatuta.
    • Legezko ordezkariaren NAN edo agiri baliokidea eta ordezkaritzaren agiri bidezko egiaztapena. Egiaztapena zuzenbidean baliozkoa den edozein bide erabiliz egin ahal izango da (familia-liburua edo jaiotzaziurtagiria, notario-ahalordeak, eskriturak...).
    • Adin txikikoaren indarrean dagoen pasaportea edo atzerritarraren identifikazio-zenbakia (AIZ), Espainiako
      agintariek emanda, horietakoren bat badu. Nahitaezkoa 14 urtetik gorakoentzat.

Bizileku Iraunkorreko Baimena edukiz gero, Europako Erkidegoko AIZ edo Espainiako Nortasun Agiri Nazionala, goian esandako agiri horiek berdin aurkeztu behar dira, eskaera egin duena tramitatu behar diren bajen zerrendatik kentzeko.

 

Oharrak:

  • Errolda-berriztapenaren eskaera egiteko, interesatua bera izan behar da PEGORAra, Herritarren Zerbitzurako Bulegora, etorriko dena. Ostera, adin nagusikoen ordez aritzeko, notarioaren agiria edo funtzionario eskudun baten aurrean egindako agerraldi pertsonalaren deklarazioa aurkeztu beharko da. Adin txikikoen kasuan ez dute beharrezkoa bulegora etortzea.
  • Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 16.1 artikuluko 2. paragrafoak ezarritakoaren arabera, Espainian bizileku baimen iraunkorrik ez duten Europako Erkidegotik kanpoko atzerritarrek, urte bitik behin berriztatu behar dute euren izen ematea Udal Erroldan. Esandako epe edo denbora hori igaro eta interesatuak bere inskripzioa edo izen ematea berritzeke utzi badu, inskripzioaren iraungidura erabakitzeko arrazoi izango da.
Deskargatu dokumentuak
Iraupen luzeko bizileku-baimenik ez duten Europako Erkidegokoak ez diren atzerritarren errolda inskribapena berrizteko eskaera orria  
Ikusi | Jaitsi (302.1 KB)