Brontzezko eskultura
Sormenez betetako piezak dira, batez ere, apaingarri gisa erabiltzen direnak.
Brontzezko galdaketa duela 4.000 urtekoa da. Prozedura honen bidez Asia txikian egin ziren lehen lanak hobetu egin ziren denboraren poderioz. Mende batzuk geroago Egipton, Txinan, Perun... aurkitutako irudiek akabera landuagoa dute.
Gaur egun, Debabarreneko eskualdean edozein pieza erreproduzitzeko teknikarik aurreratuenak erabiltzen dira, xehetasunik txikiena zainduz. Brontzezko eskulturak omenaldietarako, protokoloetarako, ospakizunetarako eta oparietarako erabiltzen dira nagusiki. Eskualdeko artisauek tamaina guztietako piezak egiten dituzte, munduko edozein lekutarako.
Argibide gehiagorako :
Avda. Otaola, 13 - Apdo. 478
20600, Eibar Gipuzkoa,
Telefonoa : 943 20 31 32 , 943 20 32 10
Faxa : 943 20 86 33