Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Leku interesgarriak

Eibarko Arrate Amaren Santutegia, Eibartar eta bailarako biztanle guztientzat leku guztiz berezia da, Arrate-ko Amari buruzko lehengo berriak XII. mendekoak izanik. Ondare arkitektonikoak, beste bitxi preziatu batzuk ere hartzen ditu kontutan, hala nola; San Andres eleiza bikaina, Unzueta dorretxea, "Markeskua" jauregia, Aldatse-ko jauregia, edota Udaletxea bera.

Kultura eta kirolaren inguruan egiten diren ekintza ugariengatik nabarmentzen da, batez ere, Eibar. "Portalea" izeneko Kultur Etxe interesgarrian kalitatezko erakusketa ugari egin ohi dira. Bestalde, Eibar-ko Hezkuntza Zentruan antzerkiaren inguruan ekintza eta iharduera anitz egiten dira. Eta Unbeko kirol gunean eskaintzen den aukera. Hauek ez dira, Eibar-en egiten diren ekintza batzuen adibideak besterik.

Gerrateak ia erabat suntsitu zuen arren, Eibarrek baditu oraindik ere hainbat eraikuntza aipagarri. Elizen artean San Andres Parrokia, Arrateko Amaren Basilika eta Azitaingo baseliza dira ederrenak. Azken honetan bizarrik gabeko Jesusen irudia ikusteko aukera izango dugu, munduan dauden hiru bakarretatik bat. Bestetik, Aldatze, Untzueta eta Isasi-Markeskua dorretxe ederrak aipatu behar ditugu; lehenengo biak eskola bihurtuak, hirugarrena UEUren (Udako Euskal Unibertsitatea) egoitza. Bestalde, derrigorrezkoa da orri honetara ekartzea Eibarrek izan dituen hainbat artista bikain, besteak beste, Placido Zuloaga, Ignacio Zuloaga, Jacinto Olabe, Lucas Alberdi edota Carlos Elgezua. Horien ondoren etorri dira gaur egungoak, besteak beste, Fernando Beorlegi, Iñaki Larrañaga, Asier Laspiur, Baroja Collet, Jose Zugasti, Daniel Chopitea...