Eibarko Udalak bat egin du Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunarekin
Eibarko Udalak bat egingo du aurten ere astelehen honetan, azaroak 25, ospatuko den Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin. Horretarako, datorren ostegunean, hilak 28, ezohiko bilkuran, onartutako adierazpen instituzionala irakurriko da. Bertan, "indarkeria matxistaren adierazpen guztien aurrean gure gaitzespen irmoa eta beste erakunde batzuekin eta gizarte osoarekin hura desagerrarazteko lanean jarraitzeko konpromisoa azalduko da".
"Eibarko Udalean emakumeen aurkako indarkeria ezereztu nahi duen edozein diskurtsoren aurka agertzen gara, eta honako konpromiso hauek hartzen ditugu:
- Gure herrian, euste-horma kolektiboa aktibatzea, emakumeen aurkako indarkeria ukatzen edo/eta ezerezten duen edozein erreakzio matxistaren aurrean, tokiko eragile guztiekin lan eginez, mezu ukatzaileak indargabetzeko eta tokiko bizitzan barneratzeko eta halakoak sortuz: partaidetza-mahaiak, zurrumurru misoginoei eta mezu ukatzaileei aurre egiteko tokiko sareak, komunikazio bateratuak, erantzun publiko eta kolektiboko protokoloak...
- Gazteei zuzendutako sentsibilizazio-neurriak hartzea, batez ere mutilei zuzendutakoak, egunero jasotzen dituzten mezu misoginoak, emakumeen aurkako mezu bortitzak eta berdintasunaren aurkakoak desaktibatzeko, batik bat, bitarteko digitalen bidez.
- Gune formal eta informaletan, eskola-komunitateari zuzendutako hezkuntza- eta prestakuntza-prozesuak indartzea, indarkeria matxistaren aurrean mezu eta jarrera ukatzaile horiei aurre egiteko eta desaktibatzeko.
- Hezkuntza Sailarekin hitz egiteko bideak erabiltzea, eskola-curriculumean jarrera ukatzaileetan eta jarrera matxisten normalizazioan esku-hartzea indartzeko.
- Berdinsareatik, eta beste sareetatik ere, udalerriek sarean ekiteko aukera indartzea, negazionismoari aktiboki aurre egiteko eta udalerriek indarkeria matxistaren aurka kolektiboki borrokatzeko egiten duten apustua berresteko.".
Hona hemen horretarako antolatu diren jarduerak:
*Erakusketa
Azaroa osoan
Luminiszenteak: Emakumeen aurkako indarkeria ikusezinak, eta erresilientzia historia zenbait
Igone Mariezkurrena Fernández eta Irantzu Pastor Ordoki
Bisita gidatu irekia: Azaroak 28, 18:00etan.
Andretxea
*Liburu aurkezpena
Autodefensa Feminista: Más allá de aprender a decir no
Maitena Monroy Romero
Azaroak 14, 18:00, Andretxea
* Hitzaldia
"Soilik bai da bai" legea. Zarata mediatikoak sortutako itzalak argitzen.
Sara Arruti Benito eta Maider Galardi Fernández de Agirre
Azaroak 21, 18:00, Andretxea
* Antzezlana
Ttipia konpainia. Antzezleak: Belén Cruz Pérez eta Patxi Pérez Giráldez
Azaroak 22, 18:30, Andretxea.
* Ekintza Kolektiboa
Matazak Ehuntzen Indarkeria matxistaren aurka
Altzoa, Eibarko Emakume alargunen elkartea.
Azaroak 25, 11:30, Untzaga Plaza
* Elkarretaratzea
Indarkeria matxistaren aurrean, ardura-hartze kolektiboa lelopean
Azaroak 25, 18:30, Untzaga Plaza
*Juan San Martin Udal Liburutegiarekin batera, Irakurketa Gida bat egin da azaroaren 25erako eta informazio stand bat jarriko da liburutegian bertan.
Eibarko Udalak Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela eta antolatu diren ekitaldietan parte hartzera animatu ditu herritarrak, emakumeen aurkako indarkeria matxista mota guztien aurrean, horien negazionismoa eta hutsalkeria barne, modu aktiboan gaitzesteko eta gaitzesteko.