Eibarko Udala

Hitzaldia: Ley “Solo sí es sí” aclarando las sombras creadas por el ruido mediático

Sara Arruti jurista eta ikerlari feminista eta Maider Galardi kazetari eta ikertzaile feminista izango ditugu Andretxean “Soilik bai da bai” legearen zarata mediatikoak eragindako itzalak argitzen

Azken urtean bolo-bolo piztu da “Soilik bai da bai” legearen gaineko eztabaida. Behin indarrean egonda ere, polemika ez da amaitu, eta urte eta erdi beranduago fake news-ak, ezjakintasuna eta informazio desitxuratua nagusi dira oraindik. Zalantzak argitzeko eta legearen zein hedabideen jardueraren nondik norakoak ezagutzeko solasaldia egingo dute Sara Arruti jurista eta ikerlari eta Maider Galardi kazetari eta ikerlari feministek.

Hizlariak:

  • Sara Arruti Benito: Zuzenbidean eta Enpresen Administraritzan graduatua, giza eskubideetan espezializatua. Azken bi urtetan EHUko ikerlaria da eta tesia egiten dabil Zuzenbide Prozesalaren alorrean.
  • Maider Galardi Fernandez de Agirre: Soziologoa ikasketaz eta kazetaria ofizioz, azken hiru urtetan EHUko ikerlaria da eta AFIT antropologia feministako ikerketa taldean egiten ari da tesia.

Eguna eta ordua: 2024ko azaroak 21, osteguna, 18:00.

Lekua: Andretxea

Hizkuntza: Gaztelera