Prestakuntza espazioa

  • Jabetze Eskolako ikastaro eta tailerrak tresnak eskaintzen dituzte emakumeek beren burua eta bizitzaren jabe izateko, maila pertsonalean eta kolektiboan indartzeko, elkarrekin ikasteko, beren parte-hartze sozio-politikoa handitzeko eta errealitatea genero ikuspegi batetik aztertzeko. Egitaraua kontsultatzeko SAKATU HEMEN.

  • Jabetze Eskolako ahalduntzeko espazioak pertsonaletik kolektiborako ahalduntzea lantzeko emakume-talde espazio-prozesuak dira. Hainbat espazio sortuko dira lantzeko eta behar desberdinez arduratzeko. 

  • Beldur Barik Programa jende gazteari zuzendua, indarkeria sexista prebenitzeko eta errespetuan, tratu onetan eta berdintasunean oinarritutako harremanak sustatzeko. 

  • Hainbat gairen gaineko hitzaldi irekiak, ikastaroak, jardunaldiak eta erakusketak.