Egitasmoak
Eibarko Udal Berdintasun Zerbitzua-Andretxeak, herri mailan emakume eta gizonen arteko berdintasun erreal eta eraginkorra lortzea du helburu.
Helburu hau lortzeko, jarduerak, egitasmoak, proiektuak, prozesuak eta kanpainak sustatu, diseinatu, kudeatu eta garatzen ditu.
Azken urteetan, garatu dituen egitasmoen artean, ondorengoak aurki ditzazkegu:
- Jai giroan eraso matxistei eta sexualei aurre egiteko gida.
- Eibarko Udalaren emakume eta gizonen Berdintasunerako V. Plana (2021-2024)
- Adineko emakumeekin lan egiteko gakoak. EAE - Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen Etxeekin egindako proiektua. Emakunde (2021)
- Eibarko Udalaren emakume eta gizonen Berdintasunerako IV. Plana (2016 - 2019)
- Eibarko Udalaren emakume eta gizonen Berdintasunerako IV. Planaren liburuxka laburpena (2016 - 2019)
- Erakundeen arteko jarduerarako eta koordinaziorako tokiko bigarren protokoloa: genero-indarkeriaren eta sexu-erasoen biktimak diren emakumeei arreta hobea emateko.
- Eibarko kontziliazio zerbitzuen gida (2018)
- Eibarko landa-eremuko emakumeen beharren diagnostikoa (2018)
- Eibarko kirolean emakumen eta gizonen egoeraren diagnostikoa eta ekintza lerroak (2016)
- Eibarko Emakumeen Historia argitalpena
- Eibarko Hiri Debekatuaren Mapa
- Emakumerik gabe, Eibar ez litzateke gaur egungoa izango. Emakumeen aztarnak Eibarko industrializazio prozesuan.