Eibarko Udala

Emakumeak ahalduntzeko guneak

Pertsonaletik kolektibora, talde-gakoko prozesua bezala, ahalduntzea lan egiteko espazioak dira. Behar ezberdinak atenditzeko eta lantzeko hainbat espazio garatzen joango dira.

Espazio honen helburu orokorra da emakumeen ahalduntzean laguntzea, tratu ona maila pertsonalean, erlazioetan eta baita arlo sozialean ere txertatuz, bake erlazioak sortzeko nork bere buruarekin eta ingurunearekin.

Espazio honen helburu orokorra da bortizkeria pairatu izan duten emakumeen ahalduntze prozesua sustatzea, bere bizitzaren gaineko erabakiak hartzeko, talde interakzioaren bidez, eta tratu onetik bizitza-proiektu bat sortzeko.

*Genero indarkeriaren kontrako Estatu Itunak diruz lagundutako gunea.

Emakumeen eskubide eta gaitasunen kontzientzia indibiduala hartzea, baliabideak eskuratzea, eskubide osoko herritar gisa eta ikaskuntzan zehar baldintza berdinetan gizartearen eragina eta parte-hartzea dira Empalabramiento programaren helburuak.