Emakumearen mahaia
Emakumearen Mahaia Eibarko Udalaren kontsultarako eta emakumeen partaidetzarako gunea da. Emakumeen Mahaian informazio interesgarria ematen da, programak eztabaidatzen dira eta aktibitate ezberdinak antolatzen dira, besteak beste. Bai emakume independenteek, bai emakumeen elkarteek hartzen dute parte, eta euren helburua da gure herrian emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna errealitate izatea.
Hileko azkenengo astelehenean biltzen gara, 17:00etan ANDRETXEAN.
Eibarko emakumeen elkarte eta taldeek eta emakume independenteek parte hartzen dute.
Zuk ere parte har dezakezu!
- Arautegia
- Inprimakiak: eskaera indibiduala eta elkarte edo talde eskaera