Zer da?

Andretxea, Isasi Kalea 11
Andretxea, Isasi Kalea 1

Zer da Berdintasun Zerbitzua - Andretxea? 

Berdintasun Zerbitzuak jarduerak, egitasmoak, proiektuak, prozesuak eta kanpainak sustatzen, diseinatzen, kudeatzen eta garatzen ditu, gizon eta emakumeen arteko berdintasun eraginkorra bultzatzeko udalerri mailan.

Andretxea Udalaren Berdintasun Zerbitzuaren baliabidea da, eta berdintasunaren eta tratu onen alde lan egiteko helburuarekin bat datozen herritar guztien espazio irekia da. Gainera, elkarlanerako, kultura-aniztasunerako, emakumeen ahalduntzerako, elkartegintzarako eta hiritarren partaidetzarako gunea ere bada.

Zer eskaintzen du?

  • Informazioa: Berdintasun Zerbitzuak eta harekin erlazionatutako beste entitate batzuek egiten dituzten jarduera, kanpaina, programa, erakusketa, hitzaldi eta ikastaroei buruzko informazioa eta baita Emakumeen Mahaiari buruzkoa ere.

  • Orientazioa eta aholkularitza: hainbat gairen gaineko baliabideen eta eskubideen inguruko orientazioa (indarkeria, genero-aniztasun sexuala, ahalduntzea, kultura …).

  • Zaintza eta etxez etxeko laneei buruzko aholkularitza zerbitzua: Zaintza eta etxez etxeko langileen lan-eskubideei buruzko orientazioa eta aholkularitza zerbitzua da, asteazkenero 16:00etatik 20:00etara Andretxean eskaintzen dena. Prestakuntza-beharretan laguntzea, bitartekaritza eta aholkularitza gizarteratzearen eta laneratzearen arloan eta laguntza berezia enplegarritasun-maila txikiagoa eta lan merkatuan sartzeko zailtasun handiagoa duten pertsonei zuzendua dago. Zerbitzua erabilitzeko aldez aurretik hitzordua hartu beharko da:
    • Andretxera whatsapp bat idatziz: 688 85 34 40.
    • Zerbitzura idatziz: orientacionlaboraleibarren@gmail.com.
  • Formakuntza
      • Ikastaro eta tailerrak tresnak eskaintzen dituzte emakumeek beren buruaren eta bizitzaren jabe izateko, maila pertsonalean eta kolektiboan indartzeko, elkarrekin ikasteko, beren parte-hartze sozio-politikoa handitzeko eta errealitatea genero ikuspegi batetik aztertzeko.
      • Ahalduntzerako espazioak: pertsonaletik kolektibora, talde-gakoko prozesua bezala, ahaldutzea lan egiteko espazioak dira. Behar ezberdinak atenditzeko eta lantzeko hainbat espazio garatzen joango dira. Ikasturte honetan garatuko diren espazioak hurrengoak dira: Tratu Onen sustapenerako harreman afektiboak, Empalabramiento: Jabetzea bultzatzeko gaztelaniazko klaseak eta Gure burua maitatzen ikasten.
    • Emakume elkarteek edota berdintasunaren aldeko elkarteek eskaintzen dituzten hainbat ikastaro eta jarduera.

    • Hainbat gairen gaineko hitzaldi eta jarduera irekiakHausnarketara eta eztabaidara bultzatzen gaituzten emakumeen diskurtso, dokumental eta esperientziez beteko ditugu espazio hauek, Eibarko herritarrengan kontzientzia kritiko, dekolonial eta feminista sustatzeko, gure gizartean oraindik nagusi diren genero-estereotipoak, -aurreiritziak edo -rolak hautsi ahal izateko.

  • Erakusketak: Aldarrikapen eta xede feministak dituzten lanak erakusten dira obra desberdinen bitartez. Gainera, emakume artistak, batez ere eibartarrak, ikusaraztea eta aintzat hartzea ere badu helburu.
  • Sentsibilizaziorako programak eta kanpainak:
    • Martxoaren 8ko kanpaina, Emakumeen Nazioarteko Eguna: berdintasunaren aldeko martxak, erakusketak, kartel-lehiaketa...

    • Maiatzak 17 eta ekainak 28, Lesbofobia eta Transfobiaren Aurka eta LGTBIAQ+ eskubideen Aldeko Nazioarteko Egunak: informatzeko mahaiak, dokumentalen emanaldia, LGTBIAQ+ bandera igotzea, hitzaldiak...

    • Azaroaren 25eko kanpaina, Indarkeria Matxisten Kontrako Nazioarteko Eguna: herritarren elkarretaratzea, hitzaldi irekiak, kontzientziarako ekintzak...

    • Beldur Barik programa: jende gazteari zuzendua, indarkeria sexista prebenitzeko eta errespetuan, tratu onetan eta berdintasunean oinarritutako harremanak sustatzeko.

  •  Baliabideak:
    • Genero eta feminismoetan espezializatutako liburutegia da, eta kontsulta, aholkularitza espezializatu eta mailegu zerbitzuak eskaintzen ditu. 

    • Hezkidetza lantzeko materiala

    • Sexu-genero aniztasunaren inguruko materiala.

Andretxearen ibilbidearen bideo laburpena.

Andretxea berriaren inaugurazioa