Emakumeentzako Jabetze Eskola

Emakumeentzako Jabetze Eskola prestakuntza feministarako gune bat da, irekia, hurbila, irisgarria eta anitza, non adin eta jatorri guztietako emakumeon ahalduntzea bultzatu, eta parte-hartzea hainbat esparrutan aktiboki erraztuko duten prozesuak gauzatzea ahalbidetzen den.

Jabetze Eskola

Emakumeentzako Jabetze Eskolak, Emakumeok geure buruaren eta bizitzaren jabe izateko, maila pertsonalean eta kolektiboan indartzeko, eta errealitatea ikuspegi kritiko, dekolonial eta feminista batetik aztertzeko tresnak eskaintzen dizkigu.

Eskola, hausnartzeko, eztabaidatzeko eta ikasteko topaleku hau, estrategia eta aliantza feministak sortu eta indartzeko gunea ere bada, kolektiboetan eta sareetan parte hartzeko eta antolatzeko aukera eskaintzen duena.

Jabetzea da nork eskubideez ohartzea eskubideak izateko, norbere ahalmenak ezagutzea asmoak aurrera eramateko. Prozesu pertsonala zein kolektiboa izan behar du, eta emakumeen eta gizonezkoen arteko botere harremenak aldatzea du helburu. Eskola honek prozesu horri ekiteko tresnak eskaini nahi ditu: jakintza, esperientzi berriak...

Adin eta esparru guztietako emakumeentzat da eskola, emakumeon parte-hartze sozio-politikoari bultzada emateko.

Eibar, Gipuzkoako Jabetze Eskolen Sarean dago, Hernani, Arrasate, Azpeitia eta Urola Garaiarekin.