Elkarteak eta taldeak
PAGATXA Emakumeen elkarte soziokulturala
Emakumeen Eibarko lehenetako emakumeen elkartea baita. 1993an sortu zen. Oso ugaria da, izan ere, 450 bazkide inguruk osatzen dute. Emakumeen heziketa, garapena eta parte-hartze soziala bultzatzea dute helburu.
Egiten dituzten jarduerak hauek dira:
-
Emakumeen istorioen saioak
-
Irakurketa tailerra
-
Idazteko tailerra
-
Zine- Foruma …
Beste batzuk, ordea, bazkideentzat dira:
-
Txango kulturalak
-
Ingelesa
-
Yoga
-
Eskulanak …
Informazio gehiagorako: asociacionpagatxa@yahoo.es
LACASIUN Emakume latinoen elkartea
2007an martxan jarri zen eta Latinoamerikako zenbait herritako emakumeak elkartzen dituen taldea da. Helburu nagusien artean emakume latinoen jabetzea lantzea da, hainbat ekintza eta ekimenen bitartez, eta Eibarko beste elkarte eta taldeekin elkarlana indartzea, elkartasuna eta aniztasuna bultzatzeko.
Etxeko langileen baldintza laboralei buruz eta titulu kudeaketarako prozedurari buruzko informazioa eskaintzen dute. Gainera, jabetze eta kultura-aniztasun gakoan, hainbat ikastaro, ekitaldi eta tailerretan hartzen dute parte, urtean zehar.
Informazio gehiagorako: lacasiun@hotmail.com
GAZTESAFA Emakume musulmanen elkartea
Elkarteak emakume musulmanen ahalduntzea eta parte-hartzea du helburu, bere jendarteko egoera hobetzeko. Aurreko Safak bide berean jarraitzeaz gain, belaunaldi gazteenen ikuspegi berria sartu nahi dute, gogoan izateko. Izan ere, elkartea Eibarko emakume gazteek berreskuratu dute.
Hauek dira, gaur egun, egiten dituzten jarduerak:
-
Gorputzaren adierazpena
-
Boluntarioak
-
Aniztasun kulturala lantzeko hainbat jarduera
Informazio gehiagorako: gaztesafa@gmail.com
GEHITU EIBAR Lesbiana, gay, transexual eta bisexualen elkartea
Elkarteak helburu hau du: Lesbiana, gay, bisexual eta transexualek dituzten eskubideak oso-osorik ontzat hartuak izatea, haien sexu-afektibitatea garatu ahal izateko beharrezkoa baitzaie merezi dituzten duintasunaz eta berdintasunaz gozatzea, hala nola, orientazio sexualean edota nortasun transexualean oinarritutako jendarte – eta lege – bazterketa orori amaiera ematea.
Elkartea Donostian du egoitza, baina badu informazio puntua Eibarren. Halaber, sexu-genero aniztasunaren aldeko hainbat jarduera antolatzen dituzte hiri-mailan. Batez ere, maiatzaren 17ko eta ekainaren 28ko kanpainetan: Lesbofobia eta Transfobiaren Aurka eta LGTBI eskubideen Aldeko Nazioarteko Egunetan.
Informazio gehiagorako: eibar@gehitu.org
-
Gehitu Eibar
-
671 152 997
HITZEZ Landa emakumeen elkartea
Elkarte honen helburu nagusia landa eremuko emakumeen osasuna hobetzea izan da, baita ere haien ahalduntze osoa bultzatzea. Horretarako, eztabaida, heziketa eta gogoetarako berezko espazioak antolatzen dituzte.
Informazio gehiagorako: tzezhitzez@hotmail.com / 675 708 849
MUJERES AL CUADRADO (M²) Indarkeria Matxisten Kontrako Elkartea
Elkartea 2010ean sortu zen eta bortizkeria matxistatik bizirik irtendako emakumeek osatuta dago. Helburu printzipala da laguntzea, orientatzea eta sufritu duten edo bortizkeria matxista sufritzen ari diren emakume haiekin guztiekin enpatizatzea, laguntzea eta baita ere gainditzeko eta ahalduntzeko erreferentea izatea ere.
Informazio gehiagorako: m2eibar@hotmail.com
ALTZOA Emakume alargunen elkartea
Eibarko emakume alargunen eta haien seme-alaben eskubideak defendatzea, babestea eta laguntzea du helburu elkarteak. Gainera, laguntza psikologikoa eta eskulanak eskaintzen dituzte.
Informazio gehiagorako: 943 20 22 65 / 677 88 07 03
NALUA Eibarko Talde Feminista
Herriko neska gazteok 2014. urtean sortutako kolektiboa da. Eibar feminismorantz bideratzea helburutzat hartuta, gure eginkizun moduan ikusten ditugu herrian gertatzen diren eraso sexista, matxista, transfobo edota lesbo-homofoboak salatzea eta kalean presentzia feminista bermatzea. Solasaldiak, proiekzioak, antzerkiak, protokoloak, kontzertuak eta bestelakoak antolatzen ditugu horretarako.
-
Astero biltzen gara, ostiral arratsaldeetan normalean eta ohiko tokia gaztetxea izaten da baina Andretxean ere biltzen gara noizbehinka.
-
Mugimendu Feministaren parte izateaz gain, Gazte Mugimenduko kideak ere bagara eta beraz, gogor dihardugu herriko beste gazte kolektiboen artean ere feminismoa indartzen; jaietan, gazteon espazioetan …
-
Autogestioan oinarritzen gara eta, beraz, geuk antolatutako ekintzetatik ateratako diruarekin finantzatzen dugu NALUA. Aipatzekoak dira esaterako, telazko poltsen salmenta, Plazerraren Otarraren zozketa, San Juanetako txosna edota Ilargi Fest, emakumeak taularatzeko jaia.
-
Garrantzitsua iruditzen zaigu borrokari plazeretik eta umoretik ere ekitea eta baita taldekideon arteko harremanak estutzea ere, zaintzaren bitartez militantzia errazteko.
-
Proiektuak: Batukada taldea, Ilargi Fest, gazte eragileekin lanketa feministak, “11 emakume, 11 bizipen, borroka 1” dokumentala ...
Informazio gehiagorako: nalua.feministak@gmail.com
Emakume Independenteen Taldea
Laguntzen duen eta Berdintasun Zerbitzuak eskainitako jardueretan parte hartzen duen taldea da.
Elkarte eta talde hauek Emakumearen Mahaia osatzen dute, berdintasunerako politika publikoak Udalean bultzatzeko.