Eibarko Udala

Arreta - Laguntza

Berdintasun Zerbitzuak udalerrian emakumee eta gizonen arteko berdintasun eraginkorra sustatzeko jarduerak, proiektuak, prozesuak eta kanpainak sustatu, diseinatu, kudeatu eta garatzen ditu.

Gainera, honako hauek eskaintzen ditu:

  • Indarkeria matxistaren biktimei arreta emateko zerbitzua.

  • Euskal Gizarte Zerbitzuen Sistemaren zerbitzu eta prestazio ekonomiko guztietarako sarbidea antolatzera bideratutako izapidetze-, kudeaketa- eta koordinazio eginkizunak betetzea.

  • Genero indarkeriaren biktimaren egoeraren administrazio egiaztapena erraztea.

  • Tratu txarren biktima diren emakumeentzako babes etxebizitza: indarkeria matxista jasateagatik egoera larrian dauden emakumeak, eta horien mendekoak, berehala hartzeko zerbitzua da.

  • Erakundeen arteko jarduerarako eta koordinaziorako toki protokoloa, genero indarkeriaren eta sexu erasoen biktima diren emakumeei laguntza hobea emateko.

Kontaktua: 943 70 84 40 (Gizartekintza) berdintasuna@eibar.eus