Historia

XX. mendeko 80ko hamarkadan, emakumeen mugimendu asoziatibo garrantzitsua egon zen Eibarren. Orduko emakume taldeak hauek izan ziren: Egizan, Goi-Argi, Marimatraka Talde Feminista eta Urkilora.

1999. urtean, hauetako elkarte batzuek eta Eibarko Udalak parte-hartze kontseilua sortu zuten —Udal osoko bilkurak onartuta—, udal administrazioaren aholkularitza eta kontsulta tresna gisa herri mailan emakumeen aldeko politika sektorialak ezartzeko, eta "Emakume Mahaia" izena eman zioten (1999ko maiatzaren 5eko GAO, 82 zk.).

2004ko martxoan, Emakumeen Nazioarteko Egunean, Udal ordezkariek, Emakumearen Mahaiak eta genero berdintasunaren aldeko herriko elkarteek Andretxea Eibarko Emakumeen Etxea inauguratu zuten Zezenbide 9 baxuan, zeina Debabarrenako eskualdean irekitzen den lehen Emakumeen Etxea den.

Andretxearen ibilbidearen gainean egin den bideoaren laburpena ikusteko SAKATU HEMEN.