Erakusketak
Aldarrikapen eta xede feministak erakusten dituzten lanak erakusten dira obra desberdinen bitartez.
* Andretxea: Gure Gela Propioa
Martxoa - Urria, Damaskinatzaileak aretoa
“Askatasun intelektualak gauza materialak behar ditu. Poesiak askatasun intelektuala behar du. Eta emakumeek behar handiagoa dute, azken berrehun urteotan, betidanik. Emakumeek Atenasko esklaboen semeek baino askatasun intelektual gutxiago izan dute. Horrexegatik azpimarratu ditut horrenbeste dirua eta gela propioa izatea”.
Virginia Woolf
Erakusketa honen helburua Andretxearen filosofia artearen bidez ezagutaraztea da.
Gainera, Eibarko emakumeen sorkuntza eta ekoizpen artistikoa zabaldu, sustatu eta aintzatetsi nahi da, artea sortzen duten emakumeak ikusaraziz.
12 artista eibartarrek, diziplina artistiko askotatik, beren Logela Propioak erakustera emango dizkigute
Artistak:
Mireia Aguirrebeña Ubera
Virginia Arakistain Ariznabarreta
Maite Arriaga Arrizabalaga
Marina Barrena Ortuoste
Maialen Belaustegui Lapeyra
Jone Bengoa Urizar
Bakarne Elejalde Garitagoitia
Esther Galarza Berasueta
Natalie Hickey
Leire Kareaga Azkarraga
Satur Peña Puente
Esperanza Zabala García