Udazkena 2026
ERAKUSKETAK
- (Min)bizi euskal kultura eta feminismotik minbiziaren imajinario kolektiboa eraldatuz
Ikusgai urriaren 14tik 30era, Andretxean
Izan Iñurri elkartea
Erakusketak minbiziaren errealitateari buruzko mapa garden eta aldarrikatzaile bat marraztea proposatzen du. Elkartearen ibilbidea azaltzen da, eta tribuak, zaintzak, ahalduntzeak eta ikuspegi feministak minbiziaren bizipenean, laguntzan eta ulermenean duten garrantzia baiesten da.
- BUNA Argazki-erakusketa: Etiopiako emakumeen ahotsak eta erresilientziak
Ikusgai azaroaren 2tik 30era, Andretxean
Egoaizia Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundea
Erakusketa hau “buna” kafearen erritualarekin lotuta dago, emakume etiopiarren erresilientzia eta ahalduntze-prozesuan funtsezko pieza gisa.
- GOI ARGI: 1951 – 2026
Abenduan, Andretxean