Eibarko Udala

BUNA Argazki-erakusketa: Etiopiako emakumeen ahotsak eta erresilientziak

ERAKUSKETA

Erakusketa hau “buna” kafearen erritualarekin lotuta dago, emakume etiopiarren erresilientzia eta ahalduntze-prozesuan funtsezko pieza gisa.

2020ko azarotik, Etiopiako iparraldeko Tigray eskualdea gerra bortitz baten eszenatoki bihurtu zen. 600.000 hildako baino gehiago, eta 120.000 emakume eta neska inguruk indarkeria sexual sistematikoko erasoak pairatu dituzte. Gizateriaren aurkako krimenez markatutako gerrak krisi humanitario larria eragin du, komunikabideetan ia erabat isilarazia.

Egoera latz honen aurrean, Egoaizia euskal Gobernuz Kanpo Erakundeak funtsezko laguntza eskaini du tokiko erakundeekin elkarlanean: elikagaiak eta nekazaritza-tresnak banatuz, eta erresilientzia emozionala lantzeko programak garatuz. Tokiko hizkuntzan Buna izenez ezagutzen den kafe-errituala espazio terapeutiko bihurtu da, eta emakume askok euren zauriak sendatzen hasteko aukera izan dute.

Egoaizia Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundearen eskutik.

Ikusgai azaroaren 2tik 30era, Andretxean. 

Ele bitan.