Ikastaroak eta tailerrak
Eibarko Jabetze Eskola ekimen berritzailea da emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasunaren esparruan: emakumeentzat da, eta haien "jabetze" prozesuetan laguntzea du helburu.
Jabetzea da nork eskubideez ohartzea eskubideak izateko, norbere ahalmenak ezagutzea asmoak aurrera eramateko. Jabetzeak prozesu pertsonala zein kolektiboa izan behar du, eta emakumeen eta gizonezkoen arteko botere harremenak aldatzea du helburu. Eskola honek prozesu horri ekiteko tresnak eskaini nahi ditu: jakintza, esperientzi berriak...
Adin eta esparru guztietako emakumeentzat da eskola, emakumeon parte-hartze sozio-politikoari bultzada emateko.
Hori dela eta, prestakuntza, topaketa eta eztabaidarako gune feminista honetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu, eta gure eskaintza zuen gustokoa izatea espero dugu.