2024ko Udazkeneko ikastaro eta tailerrak

- Klimateriotik menopausiara: teoriatik gorputzera
Klimaterioaren munduan murgilduko gara: zer gertatzen zaigun gorputzean eta zergatik aztertuko dugu. Menopausia zer den ere definituko dugu. Teoriatik gorputzera abiatuko gara eta gertatzen zaigunarentzako erantzunak bilatuko ditugu. Horretarako, taldearen indarra aprobetxatuko dugu horretarako.
- Nik ere konpontzen dut: etxeko konponketen tailerra
Oso modu praktikoan lan egingo dugu, oinarrizko tresnak erabiltzeko gai izan arte eta hasieran konplexuak iruditzen zitzaizkigun zeregin horiek betetzeko. Metodologia sinple eta argi batean oinarrituta lan egingo dugu, alderdi teoriko batzuk jorratuz, gure zailtasunak partekatuz eta gure beharretara egokituz.
- Gure bizi-energia hobetzen: Chi Kung
Chi Kung edo Qi Gong, osasuna modu integralean hobetzeko osagarriak diren praktikak dira, gorputza, burua eta energia kontuan hartzen dituztenak.. Ariketa leunekin, arnasketarekin eta arreta integralarekin batera, gure osasuna eta bizi-energia hobetzen ditugu.
- Biorrisa: Barreterapia tailerra
Tailer honetan jolasa, barrea, konplizitatea, begiradak… nahasten dira hausnarketa, kontzientzia eta presentziarekin. Gune honetan, edalontzia erdi beterik ikusteko aukera geure esku dagoela gogoratu ahal izango dugu, baita ohitura osasungarriak guretzat sortu ere, hala nola geure buruari adeitasunez hitz egitea edo bizitza jolas gisa hartzea.
- Garaiko eta tokiko sukaldaritza begetarianoa
Tailerretan taldeak du berebiziko garrantzia. Kozinatzeko era jasangarri eta osasuntsu batetik, elikadura eredu eraldatzailearen gakoak ezagutuko ditugu, bertako eta garaiko elikagaiak erabiliz. Geure buruarekiko eta naturarekiko errespetua eta zaintza garatzeko, landa eremu biziaren garrantzia aldarrikatzeko, emakume nekazarien lana ikustarasteko eta bizitza erdigunean jartzeko asmoz sortutako tailerra da.
- Pole Dance- Boteretzeko ikastaroa
Tailer honen bidez, Pole Dance jarduera ezagutuko dugu, hau da, barra bertikal finko baten gainean egiten den ariketa fisikoa. Gorputzarekin formak, biraketak eta irudiak eta bestelakoak egiten ikasiko dugu. Ikastaro hau guztiontzat da; izan ere, oinarrizko elementu eta ariketekin hasiko gara eta bakoitzaren indargune eta ahulguneetara egokituko gara, maila desberdinetako ariketak proposatuz.
- Autobiografia: Pertsonala dena, politikoa ere bada
Ikastaro honek, egile nabarmenen testu autobiografikoetatik abiatuta, kontzientzia kritikoa suspertu eta memoria feminista pertsonala, kolektiboa, globala eta tokikoa berreskuratu nahi du.
- Barrez lehertu behar dut: Umore tailerra ikuspegi feministatik
Umorea eta ikuspegi feminista landuko dira bertan. Emakumeak umore hartzaile gisa aztertuko dira, umore objektu gisa eta umore sortzaile gisa. Hiru eremu horiek aztertuta, generoak umorean duen eragina ulertu ahal izango dugu.
- Autodefentsa Feminista (14-17 urte bitarteko neskentzat)
Tailer honen bidez, erasoak identifikatu ahal izango ditugu, beraien jatorria aztertu, eta bortizkeriaren garapena eta ondorioak ezagutu. Era errazean eta zailtasunik gabeko tekniken bidez ikasiko dugu emakumeok eguneroko bizitzan pairatzen ditugun eraso sexistei aurre egiten.
- Menopausia eta elikadura
Tailer teoriko-praktiko honetan ikasiko dugu gure gorputzean zer gertatzen den eta gure bizitzako fase honetan geure buruari nola lagundu dieziokegun elikagai eta edari egokienekin. Nola prestatu eta barneratu gure elikaduran. Menopausia garaia guztiz aberasgarria izan daitekeelako kontzientziaz eta autozaintzatik bizi badugu.
- Elikadura osasuntsuaz gozatu II
Gorputzari entzuten eta gure beharrak zeintzuk diren identifikatzen ikasiko dugu, eta horrela horiek asetzeko behar ditugun elikagaiak aukeratzen jakingo dugu. Helburua zoriontsu bizitzea da, osasuna zainduz eta naturarekin bat egiten ikasiz. Horretarako, garrantzitsua da nork bere buruaren kontzientzia izatea: "Kontzientziak gidatzen du elikadura, burua, pentsatzen duguna, esaten duguna, egiten duguna, eta, oro har, bizitzeko modua".
- Plazera, desioa eta jolasa
Zer da plazera? Zer da desioa? Eta zergatik landu jolasen bitartez? Tailer teoriko esperientzial honetan plazera eta erotika zer diren eta ezberdintasunak azalduko ditugu. Baita gure bizitzetan zer leku betetzen duten ere. Plazera eta erotika jolasaren bitartez landuko ditugu alde, batetik ondo pasatzeko, eta bestetik, gorputzetik egiteko. Izan ere, gorputzaren bitartez lortzen dugu plazera.
- Gora borroka feminista! Gure genealogietan arakatzen
Geure mundu ikuskeratik genealogia feministan murgilduko gara, gure errelato kolektiboa eraikitzeko. Borrokatu duten emakumeak lehen lerrora ekarriko ditugu, haiengandik ikasteko, eta bereziki galdetzeko nola iritsi garen honaino; hots, zeinek eraiki dituen, nondik eta zerekin orainaren eta iraganaren bertsioak; errealitate soziala eta memoria nola eraiki diren. Memoria egingo dugu, feminismoaren oinarrietan sakontzeko, teoria eta praktikak ezagutzeko, egindako ibilbideak ulertzeko eta desiratzen dugun etorkizunera gerturatzeko.
Informazio guztia Andretxearen 2024ko udazkeneko programazioaren liburuxkan ere jasota dago.
Aurrematrikulak irailaren 1etik irailaren 25era egin ahal izango dira (biak barne), Udalaren eta Andretxearen webguneetan eskuragarri egongo den formulario bat betez (Andretxean ere formularioak bete ahal izango dira).