Eibarko Udala

AndretxeaSEX- Sexu aholkularitza bulegoa

Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzuak pertsona guztien eskubide eta askatasun sexualak sustatzen ditu, identitate, desio, harreman eta sexualitateei askatasunean bizi daitezen bide emateko.

Aholkularitza sexualerako zerbitzuak, sexologa baten eskutik, honako hau eskaintzen du Andretxean:

  • Herritar guztiei sexu orientazioa, aholkularitza eta akonpainamendu arduratsua.
  • Bakarkako arreta edo talde txikitan.
  • Konfidentzialtasunez eta hurbiltasunez, zalantzak argitzeko gunea: sexualiatea eta harreman osasuntsuak, desiraren orientazioa, identitatea, osasuna…

Zerbitzu hau herritar guztiei zuzenduta dago, adin-tarte guztiei. Orientazioa, aholkularitza eta laguntza sexuala eskaintzen da.

Sexologoak doan eskaintzen du hilabeteko lehenengo asteartean, 17:00etatik 19:00etara, Andretxean.

Zerbitzura joateko, hitzordua eskatu beharko da aldez aurretik:

  • Deituz edo whatsapp bat idatziz honako telefono zenbaki honetara: 688 853 440

Andretxera etorri ezin izatekotan eta zalantzaren bat argitu behar izan ezkero, honako helbide elektroniko hau ere jarriko da behar duenaren eskura: andretxea@eibar.eus