Eibarko Udala

SexuBizi: jaietako prebentzio programa

Sexualitate eta harreman osasuntsuak bultzatzen dituen zerbitzua da. SexuBizi informazioa, aholkularitza eta genero erasoen aurkako babesgunea.

Esku-hartzeak harreman eta sexualitate osasuntsuak bultzatzea du helburu, prebentzioa osotasunean landuz eta jai ingurunetara hurbilduz. 

SexuBizi babesgunearen bidez, jai giroan ematen diren genero erasoak prebenitzea, gertatzen direnei aurre egitea, eta honen kontzientziazioa bultzatzea bilatzen da. 

Gune hau, babes lekua, gune segurua izango da eskatzen duen edozein pertsonarentzat, eta aldi berean, genero indarkeriari aurre egiteko bitartekoak eskuratu ahalko dira: laguntza emozionala, informazioa, aholkua eta biderapena, besteak beste. 

Zerbitzua Jai eta aisialdiko guneetan eraso matxisten aurrean jarduteko I. Protokoloaren baitan dago, eta tokiko jai hauetan eskaintzen da:

  • Inauteriak
  • Euskal Jaia
  • Galiziako jaiak
  • San Juan
  • Amañako jaiak
  • Arrateko jaiak
  • Y Kitto! Euskara Elkartearen jaia
  • San Andres