Geure burua maitatzen ikasten
Gure burua maitatzen ikasten gunearen hartzaileak dira indarkeria matxistatik irten nahi duten emakumeak: bortizkeria dagoen erlazioetan murgilduta egonda, oraindik erabakiak hartzeko prest ez dauden emakumeak; orain dela gutxi banatuta, larrialdiaren eta krisiaren berehalakotasunean daudenak; eta banandu ondoren, bizitza-proiektu baliotsu eta duina tratu onetik eraikitzeko, kaltetutako identitatea konpondu beharra duten emakumeak.
Talde interakzioaren bitartez, beren bizitzaren gaineko erabakiak hartzen lagunduko zaie, tratu onetik bizitza-proiektu bat sortzeko.
Dinamizatzailea: Itziar Gandía Quintanilla izango da, Lura terapia psikologiko eta sexologikoko gunekoa.
Informazio gehiago: berdintasuna@eibar.eus
*Saioak gaztelaniaz dira.
*Genero indarkeriaren kontrako Estatu Itunak diruz lagundutako gunea.