Eibarko Udala

Harreman afektiboak tratu onak sustatzeko

Espazio honek emakumeen ahalduntzean laguntzen du, Tratu onak arlo pertsonalean, harremanekoan eta sozialean txertatuz, norberarekin eta ingurunearekin bake harremanak sortzen dituelako.

Harreman afektiboak tratu onaren eredutik landu nahi dituzten emakumeei zuzendutako prozesu-gunea da hau.
Emakumeen arteko harremanak batzuetan konplexuak dira; izan ere, konturatu gabe, mendetasun- eta nagusitasun-eskema bera errepikatzen dugu, baita botere-harremanak ere; indarkeria eta boterea ahal denean gauzatzen dira.

Horregatik, tratu txarren aurrean diskurtsoa lantzea soilik ez da nahikoa. Bizipenak, sentsazioak, zirrarak eta beste diskurtso mota bat landu behar dira. Tratu txarraren aurrean, tratu ona landu beharko genuke.

Gune honetan tratu ona hiru dimentsiotan lantzen da: barnekoa, harremanetakoa eta soziala. 

Saioak hilean bi ostegun izango dira, 17:00etatik 19:00etara, Andretxean.

Dinamizatzailea Izaskun Zarrandikoetxea Montejo da.  

Izen -ematea: andretxea@eibar.eus - 943 54 39 38 - Andretxea, Isasi 11.

*Saioak gaztelaniaz dira.