Udazkena 2025
Emakumeen diskurtso, dokumental eta esperientziez beteko ditugu hilero antolatzen diren saio ireki desberdin hauek. Helburua da Eibarko herritarrengan kontzientzia kritiko, dekolonial eta feminista sustatzeko eta gure gizartean oraindik nagusi diren genero-estereotipoak, aurreiritziak edo rolak haustea.
Andretxearen udazkeneko egitarauan hainbat jarduera izango ditugu, hala nola liburu aurkezpenak, hitzaldiak, eta abar, hausnarketa eta eztabaidara bultzatuko gaituztenak, horrela gaurkotasuneko gaiei buruzko kontzientzia kritiko, dekolonial eta feminista sustatzeko. Jarduera irekiak eta doakoak dira.
Hauek dira udazken honetarako aurreikusitako jarduerak:
- Liburu-aurkezpena: Masculinidades y feminismo, edizio berria (GAZ)
Hizlaria: Jokin Azpiazu Carballo
2025eko urriaren 16an, osteguna, 18:00etan.
Hizlaria: Miren Aranguren Etxarte.
2025eko azaroaren 13an, osteguna, 18:00etan.
Ipuin kontalaria: Mireia Delgado Exposito.
2025eko azaroaren 26an, asteazkena,18:00etan.
- Liburu-aurkezpena: Euskal Herriko Greba Feministak. Diskurtsoaren analisia feminismo meterialistatik (EUS)
Hizlaria: Uma Ulazia Zubeldia.
2025eko abenduaren 11an, osteguna,18:00etan.