Eibarko Udala

Udazkena 2026

Programazioaren saio irekiak Emakumeen diskurtso, dokumental eta esperientziez beteko ditugu hilero antolatzen diren saio ireki desberdin hauek. Helburua da Eibarko herritarrengan kontzientzia kritiko, dekolonial eta feminista sustatzeko eta gure gizartean oraindik nagusi diren genero-estereotipoak, aurreiritziak edo rolak haustea.

Andretxearen udazkeneko egitarauan hainbat jarduera izango ditugu, hala nola dokumentalen emanaldiak, hitzaldiak, solasaldiak, eta abar, hausnarketa eta eztabaidara bultzatuko gaituztenak, horrela gaurkotasuneko gaiei buruzko kontzientzia kritiko, dekolonial eta feminista sustatzeko. Jarduera irekiak eta doakoak dira.

Hauek dira udazken honetarako aurreikusitako jarduerak:

  • Hitzaldia: (Min)bizi euskal kultura eta feminismotik minbiziaren iruditegi kolektiboa eraldatuz (EUS)

Hizlaria: Izan Inurri elkartea

2026ko urriaren 14an, asteartea, 18:00etan, Andretxean

  • Dokumentalaren emanaldia eta solasaldia: Isiltasunaren indarra (ELEBITAN)

Hizlaria: Egoaizia Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundea

2026ko azaroaren 24an, asteartea, 18:00etan, Andretxean

  • Andretxearen urte amaierako festa!

Urtean zehar elkarrekin bizi eta ikasi duguna partekatzeko, gozatzeko eta ospatzeko topagunea izango da

Bertso-saio feminista musikatua: “Ez da kasualitatea”

Bertsolariak: Uxue Alberdi Estibaritz, Onintza Enbeita Maguregi eta Miren Amuriza Plaza

Gai-jartzailea: Maite Berriozabal Berrizbeitia

Musikariak: Araitz Bizkai Villanueva eta Oihana Landa Ibarra

2026ko abenduaren 18an, ostirala, 18:00etan, Andretxean.

Ez galdu aukera, Etor zaitez parte hartzera! 

* Egitarauko jarduerak irekiak eta doakoak izango dira.