Hitzaldia: Indarkeria matxista kasuen aurrean, zer salaketa- eta defentsa - aukera ditugu?
AZAROAK 25
Azaroaren 25eko programazioaren barruan, Emakumeenganako Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Macarena Mugica Urbistondo eta Garazi Plazaola Ugarte abokatuak entzuteko aukera izango dugu, indarkeria matxistako kasuen aurrean ditugun defentsa eta salaketa aukerei buruz, egungo legediarekin.
Biek osatzen dute Irule abokatuak, ikuspegi feministatik zerbitzu juridiko eta psikosoziala.
Hizlariak: Macarena Mugica Urbistondo eta Garazi Plazaola Ugarte, Irule abokatuak
Eguna: 2025eko azaroak 13, osteguna
Ordua: 18:00
Tokia: Andretxea
Hizkuntza: Gaztelania