Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Udal Artxiboak 720 herritarri eman zien aurrez aurreko zerbitzua 2017an eta 2.505 kontsulta atenditu zituen

Eibarko Udal Artxiboak 720 herritarri eman zien aurrez aurreko zerbitzua 2017an eta 2.505 kontsulta atenditu zituen

Udal Artxiboa.

2018/01/18

Aurreko urtean, Eibarko Udal Artxiboak azken 10 urteotako erregistrorik onena izan du, erabiltzaileen arretari dagokionez.

Iaz, Eibarko Udal Artxiboak 720 herritarri eman zien aurrez aurreko zerbitzua eta 2.505 kontsulta atenditu zituen, gehienak Eibarko hirigintzarekin eta estatistika orokorrarekin lotutakoak (erroldak, erroldak, industria-matrikulak…). Kontsulta gehienak, 1.720, aurrez aurrekoak izan ziren, hau da, gehienbat, eibartarrek Artxiboaren instalazioetan bertan egindakoak, eta 785 ez-presentzialak, nagusiki,  posta elektroniko bidez egindakoak.

Ikerketa

Udal funtsen dokumentazioa lan-oinarritzat erabili zen hainbat ikerketa eta zabalkunde proiektutan; halaber, Artxiboa lankidetzan aritzen da herriko hainbat elkarterekin haien programak eta jarduerak lantzen. 2017an zehar, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin aritu ginen elkarlanean, memoria historikoa berreskuratzeko proiektuetan eta Ondarearen Europako Jardunaldietan.

Udal funtsen dokumentazioa proiektu hauetarako oinarritzat erabili zen, besteak beste:

  • EITBk egindako “Eibar futbolaren tallarra” dokumentala
  • EIBAR MODERNOA sei hiri-fenomeno motatan, Nerea Mendicute San Miguel arkitekto eibartarrarena.
  • “Arizmendiarrieta, gizon kooperatzailea” dokumentala
  • “Bide luzea berdintasunerako: Euskadik emakumeak XX. mendean" erakusketa eta katalogoa, Mario Onaindia fundazioak antolatua.

Zaharberritzea

Udal Artxiboa herriaren historiako dokumenturik garrantzizko eta nagusienak zaharberritzeko programa bat lantzen ari da azken 20 urteotan. Iaz, Eibarko Eskribautza Funtsarenak diren 1593.urteko espedienteak zaharberritu ziren. Espediente horiek oso egoera txarrean zeuden, iraganean suak eta hezetasunak modu zuzenean eragin baitzien. Orriak erreta zeuden, eta papera hain zegoen hauskor ezen ezinezkoa baitzen hura kontsultatzea. Orrien artean,  

1594. urteko ofiziozko autoa zegoen Domenja de Arguianoren aurka, ezkongabea bera eta Eibar hiriko bizilaguna, haur bat abandonatzeagatik.

Ikastetxeekin egindako lanak

Ego Ibarra eta Klub Deportiboarekin batera, ekitaldi bat antolatu zen nagusiki ikasleei zuzendua, “Mugarriak, gure historiaren lekuko mutuak” izenekoa.

Bisita gidatuak

Azken urteotan legez, Eibarko Udal Artxiboak Alemania Hegoaldeko, hain zuen Albstadt herriko,  ikasle eta irakasle batzuen bisita izan zuen; ikasleak IES-UNI Eibar Ermuak antolatutako elkartruke bat egiten ari ziren.  

Truke horren bidez Albstadt eta Eibarren arteko kultura-harremanak sendotu nahi dira eta bi kulturen, hizkuntzen eta ingurune sozialen elkar-ezagutza bultzatu.

Udal Artxiboaren instalazioak bisitatu zituzten eta herriaren memoria kolektiboa gordetzen den lekua ezagutu. Irudien eta dokumentuen bitartez, ikasle gazteek Eibarko herriaren iraganera eta orain aldira gerturatzeko aukera izan zuten.

Udal Artxiboaren 2017ko datu estatistikoak ikusteko SAKATU HEMEN.