Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Haurtzaro, Nerabezaro eta Familia Plana eta V. Mendekotasun egitasmoa aurkeztu dira

Eibarko Haurtzaro, Nerabezaro eta Familia Plana eta V. Mendekotasun egitasmoa aurkeztu dira

Eibarko Haurtzaro, Nerabezaro eta Familia eta V. Mendekotasun Planen aurkezpena.

2019/04/05

Eibarko Haurren, Nerabeen eta Familien I. Plana gizarte diagnostikoan hauteman diren gizarte beharretan oinarrituta dago.

Idoya Sarasqueta Gizartekintza zinegotziak Eibarko Haurtzaro, Nerabezaro eta Familien I. Plana aurkeztu du gaur goizean, Gizartekintza saileko zuzendari den Jaione Azkue eta arlo horretako teknikari den Encarna Martinekin batera. Egun, familia tradizionalarekiko oso bestelakoak diren beste zenbait eredu daude, zeinak beste motatako familia-ereduen barneratze jarraia ekartzen duten. Hori dela eta, lehen Plana errealitate berri honetara egokitzea bilatzen duen ekimena da, haurren eta nerabeen eskubideak bermatuz, baita beraien ongizatea ere.

Eibarko Haurtzaro, Nerabezaro eta Familia I Plana Eibarren burututako Gizarte-Diagnostiko parte hartzailea da, tresna kuantitatibo eta kualitatiboetan oinarriturikoa. Planaren helburua da adingabeen eta beraien familien promozioa eta babesa bermatzen duten ekintzak garatzea eta sustatzea, beraien garapen prozesuan zehar bizitza kalitatea hobetzea eta, horrela, eskubide osoko herritar bihurtzea, partehartzea erraztuz eta mailakako gizarteratze integrazioa lortuz.

Lanerako gidalerroak hiru dira Plan honetan: haur, nerabe eta familien zailtasunak saihesteko komunitate esku-hartzea sendotzea; arriskuan eta babes gabe dauden familia, haur eta nerabeei arreta eta esku-hartzea sustatzea; eta udalerrian erabilgarri dauden baliabideak optimizatzea.

Orain arte, hainbat jarduera antolatu dira Plana garatzeko eta, horrez gain, euskarri bat eta pendrive bat txertatuta daukan boligrafo bat banatuko dira. Pendrive horretan, hain zuzen ere, Eibarko Haurtzaro, Nerabezaro eta Familia eta V. Mendekotasun Planak daude gordeta eta herritar ororentzat eskuragarri.

V. Mendekotasun Plana

Gizartekintzako Zuzendariak azaldu duenez, V. Mendekotasun Planak programak eta osasunaren, prebentzioaren, asistentziaren, eskaintzaren kontrolaren eta eragindako pertsonen sartze sozialaren sustapenerako esku-hartzeak jasotzen ditu. Gainera, beste plan batzuekin eta estrategiekin koordinatzen da, ez udalarena soilik, Eusko Jaurlaritzarenak direnekin ere.

V. Mendekotasun Planak bost ardatz estrategiko dauzka: prebentzioa; arreta osoa eta gizarte-inklusioa; eta udalerriko baliabideak optimizatzea.

Erlazionatutako elementuak: