Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Zerbitzuak

Hirigintza plangintza

  • Herritarrei indarrean dagoen plangintzaren eta tramitatzen ari denaren berri ematea.
  • Hirigintza planak tramitatzea, bai ekimen publikoaren bidez, bai partikularren ekimenez.
  • Hirigintza kudeaketa: kudeaketarako bitartekoak tramitatzea eta haiei buruzko informazioa ematea.

Hirigintza diziplina

  • Obrak egiteko baimenak tramitatzea, bai lizentzia bidez bai aurretiazko jakinarazpen bidez.
  • Bide publikoa eraikuntzako elementuekin —garabiak, etxolak, aldamioak…—, terrazekin —mahaiak, aulkiak, eguzkitakoak— edo salgaiekin —fruta-kaxak, loreontziak…— okupatzeko baimenak tramitatzea.
  • Jarduerak (saltokiak, tailerrak, tabernak...) hasteko eta jarduteko baimenak tramitatzea. Baimen horiek aurretiazko jakinarazpen bidez edo lizentzia bidez eman daitezke, segun eta zelakoa den jarduera eta sor ditzakeen enbarazuen arabera.
  • Hirigintzako kontsultei idatziz erantzutea.
  • Egoera txarrean dauden eraikinei ekiteko aginduak ematea eta aurri-espedienteak tramitatzea.
  • Obretan eta jardueretan legea betetzen dela kontrolatzea, salaketak, zigor-espedienteak eta abar tramitatuz.

Beste zeregin batzuk

  • EIT Eraikinen Ikuskapen Teknikoen txostenak tramitatzea.
  • Fatxadak konpontzeko eta/edo igogailuak jartzeko diru-laguntzak, igogailuak berriztatzeko eta zero kotara jaistekoak, auzo igogailuen mantentze-lanak egitekoak eta bestelako laguntzak tramitatzea.
  • Lursailak eta eraikinak banantzeko lizentziak, pasabideetarako lizentziak eta abar tramitatzea.
  • Arloaren artxiboan dauden planoen eta proiektuen kopiak ateratzea.