Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibar, Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria

Nabigazioa

Albisteak eta Abisuak

Abisu-irudia

Administrazio orokorreko laguntzaile lanpostu bat

2014/10/22

Elkarrizketarako deialdia kaleratu da.

Gehiago irakurri

Udalak Argazkilaritzako Mezenas saria jaso du

Udalak Argazkilaritzako Mezenas saria jaso du

2014/10/21

Eibarko Udaleko Kultura zinegotzia, Esther Kareaga, Vilanova ila Geltrú-n ospatu den Argazkilaritza Konfederazioaren XXVIII. Kongresuan egon da, Argazkilaritzako Sari Nazionalen banaketan, Eibarko Udalak azaroan lortu zuen "Mezenas" kategoriako saria jasotzen. Saria Eibarko Klub Deportiboaren Argazkilaritza sailak egindako proposamenez iritsi zaio udalari

Gehiago irakurri

Robot IKT

Robot IKT

2014/10/15

Eibarko Udalak robotikan inguruko ikastaroa antolatu du zientzia eta teknologiaren mundu ikusgarrian murgiltzeko.

Gehiago irakurri

Dantza garaikidea. Zapatuetako tailerrak 2014 urria azaroa

2014/10/15

Dantza garaikidea tailerrean izen ematearen epea amaitu ondoren 34 umeek eman dute izena, gehienek izena txanda berdinean eman dutenez urriaren 10ean eguerdiko 2etan zozketa burutu zen Portalean. Zozketa honen ondorioz taldeak jarraian azaltzen diren zerrendetan kontsultatu ahal dituzue. (Klikatu ordutegiaren gainean).

Gehiago irakurri

Agenda

2014. Ekonomi Ihardueren Gaineko Zerga.

2014/10/01 - 2014/11/10

Immigrazioa

"Zurrumurruak desegiten" erakusketa

2014/10/06 19:15 - 2014/10/29 21:15

Azoka

Liburu Azoka

2014/10/17 - 2014/10/26 UNTZAGA

Erakusketa

Loturak

2014/10/17 19:00 - 2014/11/09 20:30 PORTALEA

Erakusketa

XXVII Indalecio Ojanguren argazki lehiaketa

2014/10/24 19:00 - 2014/11/16 20:30 PORTALEA

Hilabete honetako kultura gida

MATXARIATUZ PARTE HARTZE PROZESUA

Parte hartze prozesu berri bat abian jarri da Eibarko herritar guztion artean Matxaria auzoa biziberritzeko, eta auzoa fisikoki eta sinbolikoki herrira itzultzeko helburua duten kalitatezko estrategi eta ekintza bideragarriak eztabaidatzeko.

Une hauetan, RB3 Hiri-Berrikuntza Integratua (www.rb3innovacion.com) taldearen eskutik, aurre ezagutza eta diagnostiko fasea garatzen ari da. Lagundu nahiko bazenu zure informazioa emailez bidal dezakezu info@rb3innovacion.com helbidera.

Gabonak aurretik informazio tailer bat gauzatuko da, prozesuaren helburu, muga, irismen eta plangintza argitzeko. Eguna, ordua eta lekua berehala jakinaraziko zaizkizue.

Matxaria auzoa Eibarko herri eta herritarrentzat potentzial bat da, eta garrantzitsua da bertako memoria, eta ondorioz eibartar denena, berreskuratzeko ahalegin bateratu bat egitea.

Fisikoki eta birtualki parte hartzeko gonbitea luzatzen dizuegu.

AUZOZ AUZOKO BILERAK: HURRENGO HITZORDUAK

Udalak berriz martxan ipini duen auzoz auzoko bileren parte hartze prozesuaren baitan, hauek dira hurrengo bileren datak:

  • Legarre eta inguruak (Arratebide, Mekola, Abontzabide, Miraflores): urriak 21, asteartea. San Andres egoitza, ospitalea. Ordua: 19:00.
  • Erdialdea: urriak 28, asteartea. Untzagako Jubilatuen egoitza. Ordua: 19:00
  • Urki: urriak 30, osteguna. Urkiko parrokia. Ordua: 19:00


Aurreko urteetako bileretan egindako proposamenen eta kexen inguruan leku bakoitzean egindakoaren inguruko informazioa kontsultatzeko, sakatu irudian.

Eguraldia

Ostirala 24 Min: 11
Max: 24
Larunbata 25 Min: 14
Max: 23
Igandea 26 Min: 10
Max: 20

AEMETek emandako informazioa