Jirabira: irakurketa sustatzeko jolasa

Udal Liburutegiak jolas honen 3. edizioa egingo du, irakurketa sustatzeko asmoarekin, apirilaren 15etik ekainaren 14ra.

Jolasaren arauak:

  • Liburutegiko bazkide izan behar da parte hartu ahal izateko. Lehen Hezkuntzako 2. mailatik aurrera.
  • Aukeratu liburu bat. Behin irakurrita, Liburutegian emango dizugun fitxa bat bete beharko duzu.
  • Jolasteko momentua iritsi da.  Biratu erruleta eta erantzun egiten dizugun galderari.
  • Zuzen erantzundako galdera bakoitzeko, laukitxo bat betetzea lortzen duzu. Irakurritako liburua euskaraz bada, laukitxoak bi izango dira.
  • Parte-hartzaile guztientzako detailetxo bat egongo da.
  • Jolastu ahal izateko, izena eman behar da Liburutegian.
Zer
Noiz 2024/04/15
2024/06/14
Non Juan San Martin Liburutegia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal