Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Amaitu dira udaletxearen eta Torrekuako ospitalearen arteko trenbide-zatian zarata murrizteko lanak

Ardantzako tren geltokiaren artxiboko irudia.

Ardantzako tren geltokiaren artxiboko irudia.

2024/04/22

Eusko Trenbide Sareak erantzun egin dio Udalaren eskabideari, trenaren zaratak tarte horretan eragiten dituen eragozpenengatik. Lanen aurrekontua 549.000 eurokoa izan da guztira.

Eibarko Udalaren eskaerari erantzunez, Eusko Trenbide Sareak pantaila akustikoak, itxiturak, hormigoizko babesak eta panel xurgatzaileak jarri ditu Ardantza eta Amañako geltokien arteko hormetan.  

Eibarko Udalak Eusko Trenbide Sareari egindako eskaeren ondorioz hartu da neurria; izan ere, trenek zarata handia ateratzen dute Ardantza, udaletxe atzealdea, San Andres pasealekua eta Egogain kaleen arteko tartean. Alkatetzak egindako eskaerari erantzunez, Eusko Jaurlaritzak azterlan bat enkargatu zuen trena herritik igarotzean eragiten duen inpaktu akustikoari buruzkoa; eragindako eremua Torrekua kaleraino zabaltzea proposatu zuen (Eibarko Ospitaleraino), guztira kilometro bat inguru hartuz.

Eibarko eragin akustikoaren konplexutasuna zela eta, Inpaktu Akustikoaren Azterlan xehetu eta berritzaile bat egin zen, arazoa aztertu eta hartu beharreko neurriak definitzeko, araudiaren Kalitate Akustikoko Helburuak betetze aldera. Azterlan hori lehiaketa publiko baten bidez adjudikatu zen, 87.400,00 euroko aurrekontuarekin.

ETSren helburua trenak eragindako zarataren inpaktua murriztea izan da, akustikaren arloan indarrean dagoen araudia betetzeko eta, aldi berean, ibilbide osoan eragozpenak murrizten saiatzeko.

ETS entitateak azpimarratu du zaila dela soluzioak hartzea, Bilbao-Donostia linea XIX. mendekoa delako eta, beraz, azterlan-eremuko eraikinen aurrekoa.  Hauxe adierazi dute: “Uste dugu trenbide-azpiegitura administratzen duen erakunde publikoak, Euskal Trenbide Sareak, egindako inbertsio ekonomikoaren garrantzia azpimarratu behar dela, bai eta Eibarko Udalarekin batera egindako lana ere, jarduketa horiek guztiek ondorioak izateko eragindako bizilagunen kalitate akustikoaren hobekuntzan.”  

Euskal Trenbide Sareak aitortu du zarata erabat ekiditea ez dela posible, baina bai murriztea, halako moldez non ingurune horretako zarata lege-mugen barruan egongo den, bai egunez, bai gauez. Ezinezkoa da zarata erabat ekiditea eskura dauden teknikekin.

Gogorarazi behar da duela hilabete batzuk zarata eta bibrazioak neurtzeko bost aparatu jarri zirela, eta datuak jaso zituztela, bai lanegunetan, bai asteburuetan, trafikoaren zaratak ez zitzan desitxuratu trenen igarobideen emaitzak. Lortutako emaitzetatik ondorioztatu zen kalitate akustikoko helburuak ez zirela betetzen hainbat gunetan, eta, hortaz, neurri zuzentzaileak hartu behar zirela.