Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

“Berrerabili eta Berrasmatu” tailerrak

“Berrerabili eta Berrasmatu” tailerrek beharrezkoak diren ezagutzak, teknikak eta tresnak eskaintzen dituzte eguneroko objektuak eta materialak  berrerabiltzea eta konpontzea sustatzeko. Horrela, objektu horien balio erantsia handitzen da, bizitza baliagarria luzatzen eta hondakin kopurua murrizten laguntzen da.

Tailerrak apirilaren 17tik  ekainaren 6ra bitartean egingo dira.

 

Kudeaketa-erakundea: Eibarko Udaleko Ingurumen Saila.

Hartzaileak: tailer guztiak helduentzat dira.

Tailerrei buruzko informazio praktikoa:  “Tailerren katalogoa” dokumentuan kontsultatu dezakezu (orri honen bukaeran)

Izena emateko epea: tailerretan izena emateko epea martxoaren 1etik  14ra bitartean (biak barne) egongo da zabalik.

Aurrematrikula egiteko bi modu daude: Pegoran edo elektronikoki, ondorengo estekan:

https://formularioak.eibar.eus/eu/berrerabilietaberrasmatu2024-01

Berritasun gisa, onartutako pertsonek martxoaren 19tik ekainaren 6ra egingo dute matrikula, Udalaren web-orriko "Ikastaroak, lehiaketak eta tailerrak" atalean eskuragarri dagoen inprimakia betez. Matrikula Pegora Herritarrentzako Zerbitzuaren Bulegoko sarrerako ate ondoko postontzian utzi beharko da, (astelehenetik igandera, 7:30etik 21:30era). Matrikula ez aurkezteak plaza galtzea ekarriko du.

Plaza mugatuak dira eta pertsona bakoitzak gehienez 3 tailerretan eman ahal izango du izena.

Kudeaketa eta funtzionamendu arauak: “Fitxa informatiboa” dokumentuan kontsultatu ditzakezu (orri honen bukaeran)

Informazio gehiago:

ingurumena@eibar.eus / 943 70 84 08

Zer
Noiz
Non Eibar
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal
kartela

kartela