Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

EH Bildu nagusitu da Eibarren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, 4.100 boto baino gehiagorekin

Eibarko emaitzak, 2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan.

Eibarko emaitzak, 2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan. Argazkia: www.euskadi.eus

2024/04/21

Pello Otxandiano hautagai berriaren taldeak 4.145 boto lortu ditu (% 32,78); EAJ-PNVk, 3.806 (% 30,10); PSE-EEk, 2.948 (% 23,31); PPk, 736 (% 5,82); SUMAR taldeak, 374 (% 2.96); Elkarrekin Podemos-Alianza Verdek, 297 (% 2,35); eta VOXek, 170 (% 1,34), besteak beste. Parte-hartzea % 62,42koa izan da, eta % 54,31koa, berriz, 2020an.

EH Bilduk, Pello Otxandiano lehendakarigai berriarekin, boto gehien lortu ditu Eibarren 2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako deialdian. Guztira, aldeko 4.145 boto lortu ditu, hau da, 20.557 hautesleen erroldaren % 32,78. 2020ko uztailean, EH-Bilduk 3.357 boto lortu zituen gure herrian (% 29,90).

Babes handiena izan duen bigarren indar politikoa EAJ-PNV izan da, 3.806 botorekin, hau da, hautestontzietara joan diren guztien % 30,10. Imanol Pradales lehendakarigai berriaren alderdiak ere gora egin du apur bat Eibarren 2020ko hauteskundeekin alderatuta, orduan 3.762 boto-emaileren babesa jaso baitzuen (% 33,51).

Hirugarren indar bozkatuena PSE-EE izan da, 2.948 botorekin, hau da, boto guztien % 23,31rekin. Hauteskunde hauetan Eneko Andueza eibartarra buru duen alderdiak ere botoen igoera lortu du, 2020an 2.432 lortu baitzituen (% 21,66).

Laugarren alderdi bozkatuena Alderdi Popularra izan da, 736 botorekin (% 5,82). Bosgarren postuan SUMAR taldea geratu da 374 botorekin (% 2,96).

Gainerako alderdiei dagokienez, Podemos-Aliantza Berdeak 297 boto lortu ditu (% 2,35); VOXek 170 (% 1,34); IZANek 56 (% 0,44); PACMAk 55 (% 0,43); EB-AZk 43 (% 0,34); eta PUM+Jk 16 (% 0,13).

Parte-hartzea igo egin da

2024ko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan, Eibarren parte-hartzea igo egin da 2020arekin alderatuta; izan ere, hautestontzietara deitutako pertsona guztien artean (20.557), herritarren % 62,42ren botoa zenbatu da, eta duela lau urte 11.225 gizon eta emakume izan ziren, hau da, % 54,31 botoa emateko eskubidea baliatu zutenak. Horrela, abstentzioa % 37,58koa izan da, 2020an baino txikiagoa; izan ere, orduan herritarren % 45,69 (9.808 pertsona) ez zen hautestontzietara joan.

EAEn (Euskal Autonomia Erkidegoa), emaitzak honela geratu dira: EAJ-PNV, 370.554 boto (% 35,22); EH-Bildu, 341.735 (% 32,48); PSE-EE/PSOE, 149.660 (% 14,22); PP, 97.149 (% 9,23); SUMAR, 35.092 (% 3,34); Elkarrekin Podemos-Alianza Verde, 23.679 (% 2,25); VOX, 21.396 (% 2,03); PACMA, 5.481 (% 0,52); EB-AZ, 3.072 (% 0,29); PUM+J, 1.628 (% 0,15); IZAN, 1.412 (% 0,13); PCTE/ELAK, 660 (% 0,06); PH, 471 (0,04 %); eta O.E., 181 (0,02 %).

EAJ-PNVk 27 eserleku berdindu ditu EH-Bildurekin, eta gainerako alderdiak honela geratuko dira ordezkatuta Eusko Legebiltzar berrian: PSE-EE/PSOE, 12 eserleku; PP, 7; SUMAR, 1; eta VOX, 1.

Parte-hartzea, guztira, % 62,52koa izan da eta abstentzioa % 37,48koa.


Datorren apirilaren 26an emango diren behin betiko emaitzen zain, Eusko Legebiltzarrerako 2024rako hauteskundeei buruzko informazio guztia www.euskadi.eus web orrian dago eskuragarri.