Eibarko Udala
tasak eta zergak

Udalbatzak 2026. urterako tasak eta udal-zergak eguneratzea onartu du, % 2,5eko igoerarekin

2025/10/10
2025eko urriaren 10eko ezohiko osoko bilkura.
2025eko urriaren 10eko ezohiko osoko bilkura.

Jon Iraola alkateak azpimarratu duenez, “neurrizko eguneratzeak ahalbidetuko du zerbitzuen maila mantentzea eta hiri modernoagoa, irisgarriagoa eta herritarren ongizatearekiko konprometituagoa eraikitzea.”. EAJ-PNV taldeko bozeramaile Alberto de la Hozek dioenez, “akordio honek ahalbidetuko du 2026an trazatutako proiektuak aurrera eraman ahal izatea, etorkizuneko Eibarri soluzioak emateko”.

Eibarko Udalbatzak onartu egin du udal-tasa eta -zergen eguneratzea 2026ko ekitaldirako, % 2,5eko igoerarekin. Proposamena aurrera atera da PSE-EEren eta Eibarko EAJ-PNVren aldeko botoekin, eta EH-Bildu abstenitu egin da eta Elkarrekin Podemos Eibarrek kontrako botoa eman du. Akordioari esker, Udalak zerbitzu publikoen jasangarritasuna zaindu, eta udal-prestazioen kalitatea mantendu ahal izango du, karga fiskalak neurriz kanpoko igoerarik ekar ez dezan herritarrentzat. 

Jon Iraola Eibarko alkateak, Vanesa Hortaz PSE-EEko bozeramaileak eta EAJ-PNVko bozeramaile Alberto de la Hozek  gaur goizean, ezohiko bilkuraren ondoren, prentsaurrekoa eman dute, akordioaren nondik norakoen berri emateko eta emaitzaren balorazio positiboa egiteko.

Iraolak azpimarratu du proposamen honen xedea dela “aurrera egiten jarraitzea nahi dugun hirirantz: Eibar modernoa, berdea, irisgarria eta denon ongizatearekin konprometituakoa”. Nabarmendu duenez, “egoera ekonomiko zailak bultzatutako hainbat urteren ostean, udalaren finantza-egonkortasuna bermatzeko unea da, kalitatezko zerbitzu publikoak eskaintzen jarraitu ahal izateko, enplegua bultzatuz eta gure herritarren premiei erantzunez”.

Alkateak gogora ekarri du azken urteotan zuhurtziaz eta enpatiaz jokatu dutela, igoerak saihestuz, familiek eta enpresek horrela behar zutenean. “Une honetan bermatu behar dugu udaleko diru-sarrerak nahikoak direla gure zerbitzu eta inbertsioen mailari eusteko. Eguneratze hau neurrizkoa, orekatua eta beharrezkoa da.”

EAJ-PNVko bozeramaile Alberto de la Hozen hitzetan, “gure taldearentzat tasen igoerek bat etorri behar dute gainerako faktore ekonomikoekin, eibartarrak ez itotzeko eta ez kaltetzeko. Gobernu Taldeko kide izanik, negoziazioa arinagoa izan da. Aurtengo tasen igoera KPIk markatu du; izan ere, abuztuan % 2,7an zegoen, eta guk proposatutako tasa % 2,5ekoa izan da. Gainera, ostalaritzak eta saltokiak espazio publikoa okupatzearekin lotutako kostuak berrikusiko ditugu, oinezkoei lehentasuna emanez. " 

Proposamen berriei dagokienez, De la Hozek zera nabarmendu du: "TAOa aztertuko dugu ez-egoiliarrentzat eta txartelak Eibarren bizi direnentzat. Trafikoaren eta mugikortasunaren alorretik aholkatua eskatuko dugu neurri hori gauzatu ahal izateko, eta bi taldeek azterlan hau berrikusteko eta eztabaidatzeko konpromisoa hartzen dugu. Gainera, txakurrak edukitzeagatik udal-tasa sinbolikoa aztertuko da. Tasa hori  hiri-altzariak garbitzeko eta konpontzeko baliatuko dugu, izan ere, gizalegez jokatzen ez duten txakur-jabeen erruz, gero eta premia handiagoa dago horretarako. Kiroldegiko tasetan egin daitezkeen berrikuspenak ere aztertuko dira."

“EAJ-PNV taldea eta PSE-EE pozik gaude lortutako akordioarekin, eta horrek Eibarko zerbitzu publikoen lan ona bermatuko duela uste dugu ", gehitu du De la Hozek.

Bestalde, Vanesa Hortas PSE-EEko bozeramaileak azaldu duenez, onartutako proposamenak % 2,5eko eguneratzea aurreikusten du udal-zerga eta -tasa nagusietan, ekaineko urte arteko Kontsumoko Prezioen Indizea (KPI) (% 2,3) erreferentziatzat hartuta, eta horri aurreikuspen makroekonomikoaren doikuntza teknikoa gehitzen zaio, % 2,5era iristeko

Hortasen esanetan, "neurri honen helburua da Udalak kalitatezko zerbitzu publikoak ematen jarraitzea, sektore ekonomikoei laguntzea, kultur jarduera sustatzea eta hiri solidario gisa definitzen gaituzten gizarte politikak mantentzea".

Hortas zehaztu duenez, hainbat zerbitzu publiko igoera orokorretik kanpo geratuko dira, hala nola zinema komertzialaren prezioak, udal-merkatuak, ibilgailuen erretiratzea, hiri-garraioa, Udal Kirol Patronatua, tutoretzapeko etxebizitzak eta Armagintza Museoa, irisgarritasun ekonomikoari eta Eibarko errealitate sozialarekiko koherentziari eusteko. 

Jon Iraola eta Vanesa Hortaz bat etorri dira PSE-EEk eta EAJ/PNVk lortutako akordioa "erantzukizunean, jasangarritasunean eta ekitatean" oinarritzen dela azpimarratzean.

Alkatearen hitzetan, "finantza aldetik egonkorra den Udala da eibartarren eskubideak, ongizatea eta aukerak babesteko bermerik onena. Horrela baino ezingo dugu aurrera egin auzo guztietan bizi-kalitatea hobetzen duten proiektuak aurrera eramaten.”

Azkenik, prentsaurrekoan izan diren gobernu-taldeko ordezkariek berretsi egin dute gainerako udal-taldeekin hitz egiteko eta lankidetzan aritzeko prest daudela, eta nabarmendu dute "erakundeen arteko lankidetza eta akordioak bilatzea direla Eibar kohesionatu, solidario eta etorkizuneko erronketarako prestatua eraikitzen jarraitzeko oinarria".

Ezkerretik eskumara: Alberto de la Hoz (Eibarko EAJ-PNVko bozeramailea), Jon Iraola alkatea eta Vanesa Hortas (PSE-EEko bozeramailea).