Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Obra handietako baimena edo lizentzia

Deskripzioa: etxe berriak jasotzeko obrak; eraikinak handitzeko, berriztatzeko, zaintzeko, tinkotzeko edo gogortzeko obrak egitea, eraikinaren egiturari eragiten diotenak edo fatxada eta teilatua aldatzekoak; lurrazpian egindako obrak; eraikinak botatzekoak; eta orokorrean, lurzoruaren okupazioa edo bolumen gehiago hartzea eskatzen duten eraikuntza edo instalazio obra guztiak; lehendik jasotako instalazioei edo eraikinen egiturari eragiten diotenak; urbanizazio-obrak.

Tramitatzailea: Eibarko Udalaren Hirigintza.

Tramitazio kanalak: 

  • Presentziala: PEGORA (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) Untzaga plaza 1. Beheko solairua.
  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
  • Posta: Eibarko Udala, PEGORA, Untzaga plaza 1; 20600; Eibar; Gipuzkoa.

 

Aurkeztu behar diren agiriak:

 

Eraikinak handitzeko, berriztatzeko, zaintzeko, tinkotzeko edo gogortzeko obrak egitea; eraikinaren egiturari edo fatxadari eragiten diotenak edo bokumena edo azalera gehitzekoak
 
  • Proiektua.
  • Lanak bere gain hartzeko orriaz justifikatutako zuzendaritza teknikaria, dagokion lanbide elkargoak bisatuta.
  • Eraikin ordezpena izanez gero, jabetza-titulua.
  • Eraikin berria izanez gero:
    • Hirigintza-aprobetxamendua eskuratu izanaren egiaztagiria, titularrak beregana ezina, lizentzia eskuratzeko beharrezkoa.
    • Jabetza-erregistratzaileak luzatutako egiaztagiria, birpartzelazioa (edo konpentsazioa) behar den moduan erregistratu dela jasotzen duena.
    • Obra-eragilearen legezko ordezkapenak izenpetutako konpromisoa, eraikuntza eta urbanizazioa batera egingo dituela bermatzen. Hala ere, hirigintza-aprobetxamenduaren eskubidea eta eraikitzeko eskubidea behin-betiko eskuratzea, urbanizatu-beharra betetzearen menpe egongo da, TRLS edo Lurraren Legeko 33.2 artikuluak xedatu bezala.
    • Aurrekoaren modu berberean izenpetutako konpromisoa, harik eta urbanizazioa amaituta egon arte eraikina ez dela erabiliko esaten, eta eraikinaren zatiren bat edo eraikin osoa erabiltzeko jabetza-eskubideen edo erabilera-eskubideen lagapen guztietan baldintza horixe ezartzeko konpromisoa.
    • Diru-fidantza, urbanizazio lanak egingo direla ziurtatzeko.
 
Eraispena:
  • Bisatutako proiektua.

 

Hondakindegiak eta zabortegiak:

  • Bisatutako proiektua.
  • Lanak bere gain hartzeko orriaz justifikatutako zuzendaritza teknikaria, dagokion lanbide elkargoak bisatuta.

 

Tasak: Bide publikoa aldamioekin, garabiekin, kaxetekin eta eraikuntzaren beste elementu lagungarri batzuekin okupatzeko, tasa ordaindu behar da. Indarrean dauden tasak zeintzuk diren jakiteko udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo probetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen Ordenantza kontsultatu.

 

Deskargatu dokumentuak
Obra handiak egiteko lizentzia edo baimena eskatzeko orria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 133 KB)
Nabigazioa