Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Salmenta-teknikari laguntzaile eta loradendetako saltzaile izateko programa (2019)

Proiektuaren helburuak:

  • Parte-hartzaileak gaitzea merkataritza alorreko lanbide-gaitasunak eskura ditzaten eta gaitasun horiek era horretako denden premietara moldatzea.
  • Merkataritza alorrari behargin kualifikatuak eskaintzea, sektore horren produktibitatea eta lehiakortasuna hobetzen lagunduz.
  • Pertsonei lan-esparruan sartzen laguntzea.
  • Gaitasun pertsonalak hobetzea.  Autonomia eta gizarte-trebeziak.

 

Betebeharreko baldintzak:

  • Lanik ez izatea edo lan prekarioan jardutea (urtebetean lau hilabetez edo denbora gutxiagoan lanean ibilitakoak).
  • 25etik 50 urte bitartekoa izatea.
  • Eibarren erroldatutakoa izatea.
  • Gaztelaniaz, mintzatuan eta idatzian, ulermen maila egokia izatea.
  • Kualifikaziorik ez edo kualifikazio gutxi izatea.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Eskaerak 2019ko urtarrilaren 18tik otsailaren 1era (egun biok barne) aurkeztu behar dira. Hauek dira aurkeztu behar diren dokumentuak:

  • Salmenta-teknikari laguntzaile eta loradendetako saltzaile izateko programan parte hartzeko eskaera behar bezala beteta.
  • Eskatzailearen NANa edo horren balio bereko dokumenturen bat.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, ordezkariaren NANa edo horren balio bereko dokumenturen bat eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).
  • LANBIDEk egindako txostena langabe gisa inskribatuta egondako aldiei buruzkoa.
  • Lan-bizitza eguneratua edo curriculum vitae eguneratua.

 

Tramitazio kanalak: 

  • Presentziala: PEGORA (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) Untzaga plaza 1. Beheko solairua.
  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.

 

Programaren garapena:

  1. PARTE-HARTZAILEAK AUKERATZEA.
  2. HASIERAKO PRESTAKUNTZA 100 orduko modulua
  3. IKAS-EKINEZKO PRESTAKUNTZA 300 ordu Kontratuarekin (prestakuntza lantokian + prestakuntza teorikoa)
  4. ORIENTAZIO-, EBALUAZIO- ETA SEGIMENDU-ZERBITZUA prozesu osoan zehar.

 

Deskargatu dokumentuak
Salmenta-teknikari laguntzaile eta loradendetako saltzaile izateko programan parte hartzeko eskaera  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 115 KB)
Fitxa: salmenta-teknikari laguntzaile eta loradendetako saltzaile izateko programa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 431 KB)
Nabigazioa