Eibarko Udala

Baja biztanleen erroldan: Heriotzagatik edo bizilekua aldatzeagatik

Deskripzioa: Biztanleen Erroldan ematen diren bajak, heriotzagatik eta bizilekuz aldatzeagatik (beste udalerri batera edo beste herrialde batera bizitzera joateagatik) izaten dira.

Heriotza-bajak eta bizileku-aldaketarenak -Espainiako beste udalerri batera bizitzera joaterakoan eta nazionalitate espainiarra duen pertsona bat beste herrialde batera bizitzera doanean izaten direnak- udalak berak egiten ditu, Estatistikako Institutu Nazionalak aldian aldika bidaltzen duen informazioan oinarrituta.

Horregatik, interesatuak ez du inongo tramiterik egin behar baja izateko. Baja eskatzera etorri behar diren bakarrak, euren bizilekua beste herrialde batera aldatu behar duten atzerritarrak dira.

Horrez aparte, esandako arrazoi horietako batengatik badago biztanleen erroldan baja eskatzeko aukera.

Eskaera egiteko lekua: PEGORA, Herritarren zerbitzurako bulegoa.

Organo tramitatzailea: Eibarko Udalaren Estatistika Saila.

Aurkeztu behar den dokumentazioa:

Kasu guztietan:

  • Eskatzailearen eta dagokionean ordezkariaren NANa, IFKa… edo horren balio bereko agiria.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, eskaera izenpetzen duenaren ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).

 

Heriotzagatiko baja:

  • Heriotza-ziurtagiria.

 

Nazionalitate espainiarra duen pertsona bat beste herrialde batera joateagatiko baja:

  • NANa edo eta identitatea frogatzen duen beste agiri bat (pasaportea...).
  • Kontsulatuan inskribatua dagoela egiaztatzen duen dokumentua.

 

Atzerritar bat beste herrialde batera joateagatiko baja:

  • Interesatua bera bada baja eskatzen duena, pasaportea, AIZ, bizileku-baimena edo identifikaziorako beste dokumenturen bat.
  • Baja eskatzen duena interesatua ez den beste pertsonaren bat bada, pasaportea, AIZ, bizileku-baimena edo identifikaziorako beste dokumenturen bat eta atzerriko erroldaratze-ziurtagiria edo beste herrialde baten inskribatua dagoela egiaztuko luketen beste dokumentu batzuk.

 

Dibortzioagatiko edo banantzeagatiko baja:

  • Ezkontza hautsi izanari edo dibortzioari buruzko epaia edo hitzarmen arautzailea.
Deskargatu dokumentuak
Biztanleen erroldan baja emateko eskaera orria  
Ikusi | Jaitsi (242.5 KB)