Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Errebal funtzio anitzeko eraikineko eta kultur ekipamenduko -2 solairuko aparkalekuak eta trastelekuak herri jabariko emakidaren araubidean erabiltzeko eta gozatzeko esleipena (2021): parte hartzeko eskaera

Deskribapena: Errebal funtzio anitzeko eraikineko eta kultur ekipamenduko -2 solairuko aparkalekuak eta trastelekuak herri jabariko emakidaren araubidean erabiltzeko eta gozatzeko esleipenean parte hartzeko eskaera egitea.

Emakidaren epea 50 URTEKOA izango da, emakidaren adjudikazioa ebazten den egunetik zenbatuta.

Pertsona bakoitzeko gehienez ere BI aparkaleku-plaza edo aparkaleku trastelekudun adjudikatu ahal izango dira, baldin eta A EREMUAN aparkatzeko plazarik ez badu eta gutxienez ibilgailu bi jabetzan (edo enpresak lagatakoak) baditu.

Aparkalekuak ibilgailu desberdinentzat izan beharko dira.

Pertsona bat A EREMUKO aparkaleku baten jabea bada, ezin izango du eskuratu aparkaleku-plaza bat edo aparkaleku trastelekudun bat baino. Kasu horretan, gutxienez ibilgailu biren jabe (edo bere enpresak lagatakoak) izan beharko du.

Hartzailea: Honako hauek izango dira parte hartzeko nahitaezko baldintzak.

  • Pertsona fisikoa izatea.
  • Eibarren erroldatuta egotea gutxienez 2021eko urtarrilaren 1etik.
  • Aparkaleku-plaza eskatu duen ibilgailua eskatzailearen jabetzakoa izatea (edo eskatzaileari bere enpresak lagatakoa), Eibarko udalerrian trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergan alta emanda egotea eta zerga hori ordainduta izatea.

OHARRA: Eibarko udalerrian Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergan alta emanda egotetik salbuesten da eskatzaileak bere enpresak lagatako ibilgailu bat badu (enpresaren jabetzakoa izan edo errentamendu finantzarioko kontratu baten bidez eskuratu badu) eta ibilgailu horrek zerga beste udalerri batean ordaintzen badu.

  • Ez izatea BI aparkaleku-plaza edo gehiago jabetzan A EREMUAN.
  • Mugikortasun murriztua duten pertsonentzako aparkaleku-plazak edo trastelekudun aparkaleku-plazak eskuratu nahi izanez gero, eskatzaileak mugikortasun murriztua duten pertsonentzako aparkatzeko txartela izan beharko du. Txartel hori Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren abenduaren 5eko 256/2000 Dekretuak sortu zuen, eta txartelduna ibilgailuaren jabea izan behar da (edo ibilgailua bere enpresak lagatakoa izan).

 

Kanonaren zenbatekoa: 17.000 eurotik gora. Adjudikaziodun bakoitzak kanon gisa ordaindu beharreko kopuruak aparkalekuen eta trastelekudun aparkalekuen azalera erabilgarriaren arabera ezartzen dira.

Esleipenean parte hartzeko eskaera egiteko epea: 2021eko otsailaren 15ean hasiko da eta apirilaren 30eko 14:00tan amaituko da.

Tramitazio kanalak: 

  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
  • Aurrez aurre: Errebal kaleko 16an, behean, dagoen bulegoan. Bulegora joan aurretik beharrezkoa da hitzordua hartzea:

Jendea hartzeko ordutegia:

    • Astelehenetik ostegunera: 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etatik 19:00etara.
    • Ostiraletan: 10:00etatik 14:00etara.
    • Larunbatetan: 10:00etatik 13:30etara.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Errebal kultur ekipamenduko eta funtzio anitzeko eraikineko -2 solairuko aparkalekuen eta trastelekuen erabilera emakida demanialean parte hartzeko eskaera behar bezala beteta.
  • Esleipen-prozesuan parte hartzeko baldintza moduan berme gisa 100 € (EHUN EURO) ordaindu izanaren frogagiria. Ordainketa Eibarko Udalaren titulartasuneko kontu hauetakoren batean egin beharko da:
    • KUTXABANK: ES05 2095 5035 0210 6002 4618
    • LABORAL KUTXA: ES44 3035 0078 8907 8090 0051
    • LA CAIXA: ES21 2100 1883 9002 0005 0566
  • Mugikortasun urriko pertsonentzat egokitutako plazak eskuratu nahi izanez gero, aparkaleku-plaza hori okupatuko duen ibilgailuari dagokion desgaitasuna duten pertsonentzako aparkaleku-txartela.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo horren balio bereko dokumentua eta ordezkaritzaren egiaztapena agiri bidez. Egiaztapen hori zuzenbidean bidezkoa den edozein modutan egin daiteke (notario-ahalordez, eskritura bidez...).

 

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Zerbitzuak saila.

Informazioa: Errebal kultur ekipamenduko eta funtzio anitzeko eraikineko -2 solairuko aparkalekuen eta trastelekuen erabilera emakida demanialari buruzko informazio guztia (bete beharreko baldintzak, zozketaren xehetasunak, aparkalekuen planua eta prezioa, etab.) "Errebal Plazia: Aparkalekuak eta trastelekuak 50 urteko emakidan" atalean kontsultatu dezakezu.

 

Deskargatu dokumentuak
Errebal kultur ekipamenduko eta funtzio anitzeko eraikineko -2 solairuko aparkalekuen eta trastelekuen erabilera emakida demanialean parte hartzeko eskaera  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 158 KB)
Nabigazioa