Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Aste Santu opor garaiko tailerrak 2022

4-11 urte bitarteko haurrentzat antolatutako tailerrak dira. Haurren adinaren arabera aktibitate ezberdinak antolatzen dira: jolasak, dantza, skate… Tailerrak Aste Santuko opor garaian izango dira eta txanda ezberdinak antolatu dira.

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Kultura saila, Haurreria eta Gazteria.

Hartzaileak: 2016 eta 2017 urteetan jaiotakoak eta LH 1.etik 6.ra bitarteko mailako ikasleak.

Taldeak, datak, ordutegiak, tokia, formatzaileak:

HH (2016an eta 2017an jaiotakoak). “JAZINTO OLABEKO LUDOTEKA”:

  • 1 txanda: apirilak 11, 12 eta 13. Ordutegia: 16:30-17:50.
  • 2 txanda: apirilak 11, 12 eta 13. Ordutegia: 18:00-19:20.
  • 3 txanda: apirilak 19, 20, 21 eta 22. Ordutegia: 16:30-17:50.
  • 4 txanda: apirilak 19, 20, 21 eta 22. Ordutegia: 18:00-19:20.

Gutxienez 6 haur, gehienez 15 haur taldeko. Enpresa: Astixa.

 

LH 1 eta 2. “URBAN DANCE”. Errebal plazan 2.solairuan:

  • 1 txanda: apirilak 11, 12 eta 13. Ordutegia: 16:30-17:45.
  • 2 txanda: apirilak 11, 12 eta 13. Ordutegia: 17:45-19:00.
  • 3 txanda: apirilak 19, 20, 21 eta 22. Ordutegia: 16:30-17:45.
  • 4 txanda: apirilak 19, 20, 21 eta 22. Ordutegia: 17:45-19:00.

Gutxienez 4 haur, gehienez 14 haur taldeko. Tailerra emango duena: Henrique De Souza.

 

LH 3 eta 4. “AKROBATIKS”. Errebal plazan 1.solairuan:

  • 1 txanda: apirilak 11, 12 eta 13. Ordutegia: 16:30-17:45.
  • 2 txanda: apirilak 11, 12 eta 13. Ordutegia: 17:45-19:00.
  • 3 txanda: apirilak 19, 20, 21 eta 22. Ordutegia: 16:30-17:45.
  • 4 txanda: apirilak 19, 20, 21 eta 22. Ordutegia: 17:45-19:00.

Gutxienez 4 haur, gehienez 14 haur taldeko. Tailerra emango duena: Henrique De Souza.

 

LH 5 eta 6. “SKATE”. Errebal Plazan:

  • 1 txanda: apirilak 11, 12 eta 13. Ordutegia: 16:30-18:00.
  • 2 txanda: apirilak 11, 12 eta 13. Ordutegia: 18:00-19:30.
  • 3 txanda: apirilak 19, 20, 21 eta 22. Ordutegia: 16:30-18:00.
  • 4 txanda: apirilak 19, 20, 21 eta 22. Ordutegia: 18:00-19:30.

Gutxienez 4 haur, gehienez 10 haur taldeko. Tailerra emango duena: Ipar.

 

Tailerren prezioak:

  • Apirilak 11, 12 eta 13:
    • Eibarren erroldatutakoak 6 €.
    • Eibarren erroldatuta ez daudenak 12€.
  • Apirilak 19, 20, 21 eta 22:
    • Eibarren erroldatutakoak 8 €.
    • Eibarren erroldatuta ez daudenak 16€.

 

Ikastaroaren ordainketa: matrikularen zenbatekoa ordainketa bakar batean kobratuko zaie, erreziboa helbideratuta.

Tailerren hizkuntza: euskaraz.

Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da martxoaren 25etik apirilaren 4ra  (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan:

https://formularioak.eibar.eus/eu/astesantukotailerrak2022-01

Kudeaketa arauak:

Aurrematrikula egiteko epea amaitzerakoan behin-behineko zerrendak lortuko dira eta taldeen kudeaketa burutuko da.

Izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus), 2022ko apirilaren 6an.

Izena eman duten pertsonen kopuruak ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Portalean egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: apirilaren 6an 10:00etan. Zozketa era honetan egingo da:

  • Zozketa egin aurretik izena eman duten pertsona guztiekin zerrendak egiten dira alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat emango zaio.
  • Zaku baten sartuko dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat ateratzen da.
  • Aukeratuko diren pertsonak zenbaki horretatik hasita elkarren hurreneko ondoren datozenak izango dira, plaza guztiak bete arte.

Onartu diren pertsonen izenekin zerrendak egingo dira. Zerrenda horiek PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus), egongo dira apirilaren 6an, 12:00etatik aurrera. Zerrenda horiek argitara ematen diren unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

Aurre-inskripzioen onarpenaren ondoren, behin betiko inskripzioa egin behar da, ondoren adierazten den dokumentazioa tailerra burutuko den lehen egunean aurkeztuz:

  • Aste Santuko tailerretan izena emateko eskaera behar bezala beteta eta tailerrera joango den adingabearen aita, amak edo tutoreak sinatuta.
  • Tutoreen kasuan, tutoretza egiaztatzen duen dokumentazioa.

 

Informazio gehiago: 943 708 435 telefonoan.

Deskargatu dokumentuak
Informazio-orria: aste santu garaiko tailerrak 2022  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 422 KB)
Matrikula-orria: Aste Santuko tailerrak 2022  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 148 KB)