SANJUANAK EIBARREN 2023: kartel lehiaketa
Deskripzioa: 2023ko San Juan jaietarako kartel lehiaketan parte hartzeko eskaera egitea.
Hartzailea: adin guztietako pertsonek parte hartu dezakete. Lehiaketa honetan ezin izango dute parte hartu, aurreko kartel-lehiaketetan (Aratosteak, Sanjuanak, Sanandresak) bost aldiz edo gehiagotan sarituak izan badira.
Lanak aurkezteko epea: 2023ko apirilaren 24tik maiatzaren 12ra izango da (biak barne).
Lehiaketan izena emateko eta lanak aurkezteko bideak:
- Elektronikoki: lehiaketan izena emateko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan: https://formularioak.eibar.eus/eu/kartelaksanjuanak2023
Formulario elektronikoa betetzeko ez da inolako sinadura elektronikorik behar, ezta ere erabiltzaile eta pasahitzik. Kartela formatu digitalean erantsi beharko da.
- Presentzialki: PEGORAn, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa. Kartela euskarri gogor baten gainean aurkeztu beharko da.
Itxaronaldiak saihesteko, hitzordua eska daiteke PEGORAn. Hitzordua nola eskatu:
- Udal webgunearen bitartez: https://hitzorduak.eibar.eus/pegora/eu
- Telefonoz: 943 70 84 00.
Kartelak lemapean aurkeztuko dira. Izena ematerako orduan (elektronikoki ala presentzialki PEGORAn), egileak ondorengo datuak erraztu beharko ditu:
- Egilearen izen-abizenak.
- Egilearen NAN, AIZ... (14 urtetik gorakoentzat derrigorrezkoa).
- Egilearen bizilekua.
- Egilearen telefonoa.
- Egilearen e-maila.
- Egilearen adina.
- Adin-tartea: 10 urte arte, 11 eta 14 urte bitartekoa, ala 15 urtetik gorakoa.
- Kartelaren lema.
Kartelen ezaugarriak:
- Derrigorrezko testua: SANJUANAK EIBARREN. Gainera deialdiaren urtea azaldu beharko da (2023).
- Gaia: norberaren aukeran.
- Kolorea: norberaren aukerakoa.
- Neurriak: 70x50 zm.
- Lanak aurkezteko formatuak:
- Euskarri gogor baten gainean.
- Edo formatu digitalizatu batean (JPG formatuan, 300 ppp-ko bereizmenarekin).
Sail arduraduna: Kultura.
Sariak:
- 15 urtetik gorako pertsonak: 1000 euro.
- 11 eta 14 bitarteko pertsonak: sari berezia (dirurik ez).
- 10 urte arteko pertsonak: sari berezia (dirurik ez).
Lehiaketan irabazlerik ez egotea ere gerta liteke.
Oharrak:
- Ez dira onartuko posta eletronikoz eta postaz jasotako lanak.
- Lehiaketan parte hartzeak lehiaketaren oinarriak eta epaimahaikideen erabakia onartzea suposatzen du.
- Epai-mahaiak maiatzaren 19tik aurrera emango du ezagutzera bere erabakia eta atzeraezina izango da.
- Epai-mahaikideak nortzuk diren erabakia ematen den egunean jakinaraziko da.
- Epai-mahaiak, oinarri hauek irakurtzerakoan sor daitezkeen zalantzak bere kabuz irtenbideratzeko ahalmena du.
- Kartel saritua Udalaren esku geratuko da. Udalak, kartela argitara emateko eskubidea bere gain hartzen du.
- Saririk jaso ez duten originalak Euskara-Kultura Sailean har daitezke epai-mahaiak bildu eta hurrengo 30 egunen barruan.
Egin tramitea internet bidez |
---|
Hasi tramitea Egin tramitea online |