Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Coaching Feminista: ezagutza, onarpena eta zaintza (2024-01)

Coaching aldaketa prozesuetan laguntzeko metodologia da. Ikastaro honetan emakumeon funtzionatzeko eraren inguruan hausnartuko dugu, gure indarguneak identifikatu eta ahulguneak nola gure alde jarri landuko dugu. Autolaguntzan oinarritua, elkar entzun, elkarrekin hausnartu eta batak bestearekin ikasteko aukera ahalbidetzeko helburuarekin sortzen da ikastaro hau. Eguneroko arazoetan zentratu beharrean soluzioetan arreta jarriz, bakoitzaren helburu indibidual eta kolektiboetarantz urratsak emateko aukerak zabalduko ditugu.

Helburuak: aldaketa-prozesuetan laguntzea, gure indarguneak eta ahuleziak identifikatzea, elkarrengandik ikastea, bizitza-helburu indibidualak eta kolektiboak lantzea.

Edukiak: zer den coaching-a, coaching-aren metodologia, indarguneak eta ahuleziak, helburuen ezarpena, ariketa praktikoak eta erabilgarritasun-tresnak.

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz.

Nork emango du: Nerea Redondo Otamendi.

Hartzaileak: 18 urtetik gorako emakume interesatu guztiak.

Non eta noiz: Andretxea.

  • Euskarazko taldea: 2024ko apirilak 8, 15, 22 eta 29.
  • Gaztelaniazko taldea: 2024ko martxoak 4, 11, 18 eta 25.

Ordutegia:

  • Euskarazko taldea: 17:30etik 19:30era.
  • Gaztelaniazko taldea: 10:00etatik 12:00etara.

Ikastarora ekarri behar den materiala: Ez dute materialik ekarri behar.

Ikastaroaren prezioa:

  • Eibarren erroldatutako emakumeentzat 8€.
  • Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 10€.

Ikastaroaren ordainketa: matrikula, ordainketa bakar batean kobratuko da, erreziboa helbideratuta.

Ikasle kopurua: gutxienez 8 ikasle, eta gehienez 24 ikasle.

Ikastaroaren hizkuntza: bat euskaraz eta beste bat gaztelaniaz.

Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da 2024ko otsailaren 1etik 25era (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan: 

https://formularioak.eibar.eus/eu/coachingfeminista2024-01

Kudeaketa arauak

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus), otsailaren 27an.

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da otsailaren 27tik aurrera.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Gizartekintzan (Berdintasun Zerbitzua) egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: Eguna: otsailaren 27an. Ordua: 17:00. Zozketa era honetan egingo da:

  • Zozketa egin aurretik ikastarorako izena eman duten pertsona guztien zerrenda bat egiten da alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat ematen zaio. 
  • Zaku baten sartzen dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat ateratzen da.
  • Aukeratuko diren pertsonak zenbaki horretatik aurrerako zenbakiak dituztenak izango dira, ikastaroa emateko dauden leku guztiak bete arte. 

Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da otsailaren 27tik aurrera. 

Onartu diren pertsonen zerrenda argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

Oharrak:

Aurre-inskripzioen onarpenaren abisua jaso ondoren, behin betiko inskripzioa egin behar da, ondoren adierazten den dokumentazioa ikastaroa burutuko den lehen egunean aurkeztuz: 

  • Coaching Feminista: ezagutza, onarpena eta zaintza izeneko tailerrean izena emateko inprimakia behar bezala beteta eta sinatuta. 

Informazio gehiago: 688 85 34 40 telefonoan.

Deskargatu dokumentuak
Coaching Feminista: ezagutza, onarpena eta zaintza fitxa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 143 KB)
Onartuen Zerrenda- Listado de admitidas  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 198 KB)
Gaztelerazko taldearen onartuen zerrenda - Listado de admitidas grupo de castellano  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 206 KB)