Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Biorisa: barreterapia tailerra (2024-01)

Tailer honetan jolasa, barrea, konplizitatea, begiradak… nahasten dira hausnarketa, kontzientzia eta presentziarekin. Gune honetan, edalontzia erdi beterik ikusteko aukera geure esku dagoela gogoratu ahal izango dugu, baita ohitura osasungarriak guretzat sortu ere, hala nola geure buruari adeitasunez hitz egitea edo bizitza jolas gisa hartzea. Boteretsuak gara, bizirik jarraitzen dugu eta barrez jarraitzen dugu.

Helburuak: zirkunstantzien aurrean jarrera positiboa; onarpen, ulermen eta alaitasun handiagoa eta jarraibide mentalak eraldatzea; tentsioak desblokeatzea eta emakumeen tresnak sustatzea, fisikoki, psikikoki eta emozionalki.

Edukiak: gorputz-adierazpeneko eta kanporatzeko jolasak; antzerki- eta clown-inprobisazioko dinamikak; dantza libreko ariketak; arnasketa kontzienteko praktikak; idazketa positiboko eta masajeko ariketak; erlaxazioa eta bisualizazioa.

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz.

Nork emango du: Kancaneo teatro.

Hartzaileak: 18 urtetik gorako emakume interesatu guztiak.

Non eta noiz: Andretxea. 2024ko martxoak 22 eta 23.

Ordutegia: ostiralean 17:00etatik 20:00etara eta larunbatean 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

Ikastarora ekarri behar den materiala: Ez dute materialik ekarri behar.

Ikastaroaren prezioa:

  • Eibarren erroldatutako emakumeentzat 10€.
  • Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 15€.

Ikastaroaren ordainketa: matrikula, ordainketa bakar batean kobratuko da, erreziboa helbideratuta.

Ikasle kopurua: gutxienez 8 ikasle, eta gehienez 24 ikasle.

Ikastaroaren hizkuntza: gaztelania.

Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da 2024ko otsailaren 1etik 25era (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan: 

https://formularioak.eibar.eus/eu/biorisa2024-01

Kudeaketa arauak

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus), otsailaren 27an.

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da otsailaren 27tik aurrera.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Gizartekintzan (Berdintasun Zerbitzua) egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: Eguna: otsailaren 27an. Ordua: 17:00. Zozketa era honetan egiten da:

  • Zozketa egin aurretik ikastarorako izena eman duten pertsona guztien zerrenda bat egiten da alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat ematen zaio. 
  • Zaku baten sartzen dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat ateratzen da.
  • Aukeratuko diren pertsonak zenbaki horretatik aurrerako zenbakiak dituztenak izango dira, ikastaroa emateko dauden leku guztiak bete arte. 

Onartzen diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da otsailaren 27tik aurrera. 

Onartzen diren pertsonen zerrenda argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

Oharrak:

Aurre-inskripzioen onarpenaren abisua jaso ondoren, behin betiko inskripzioa egin behar da, ondoren adierazten den dokumentazioa ikastaroa egiten den lehen egunean aurkeztuz:

  • Biorisa: barreterapia izeneko tailerrean izena emateko inprimakia behar bezala beteta eta sinatuta.

Informazio gehiago: 688 85 34 40 telefonoan.

Deskargatu dokumentuak
Biorisa: barreterapia tailerra fitxa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 238 KB)
Onartuen zerrenda - Listado de admitidas  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 204 KB)