Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Fisioterapeuta laguntzailea edo erizain laguntzailea San Andres Fundazio Publikoan

Izena emateko epea urriaren 11ra arte dago zabalik.

Bete beharreko baldintzak:

  1. Langabezian egotea.
  2. Erizain Laguntzaile titulua edo baliokidea izatea.
  3. Gutxieneko euskara maila: B2
  4. Eibarren erroldatua egotea lehenetsiko da.

Baloratu beharreko baldintzak:

  • Lan esperientzia zentro geriatrikoetan.
  • Ekipoan lan egiteko gaitasuna duen langile saiatua eta dinamikoa izatea.
  • Terapeutika fisikoan esperientzia izatea.

Bestelako baldintzak:

 ● 35 urteko edo gehiagoko pertsonak.

● 45 urtetik gorakoak, baldin eta enplegu-eskatzaile gisa gutxienez 6 hilabete eman badute.

● 55 urtetik gorako pertsonak.

● Luzaroko langabeak. Luzaroko langabetzat joko dira kontratatu aurretiko 18 hiletan, gutxienez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa inskribatuta egon eta langabezian 12 hilabete eman dutenak.

● Gizarte-bazterketa jasateko arriskua duten pertsonak. Diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrak eta haien elkarbizitza-unitateko kideak ez ezik, honako hauek ere hartzen dira gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonatzat:

– Hemezortzi urtetik hogeita hamarrera bitarteko gazteak, adingabeak babesten dituzten erakundeetatik datozenak.

– Drogazaletasun-arazoak dituzten edo bestelako mendekotasun-arazoak dituzten eta errehabilitazioko edo gizarteratzeko prozesuan dauden pertsonak.

– Espetxean egonik, beren espetxe-egoeragatik enplegu bat eskura dezaketen eta beren lan-harremana uztailaren 6ko 782/2001 Errege Dekretuaren 1. artikuluan araututako lan-harreman bereziaren aplikazio-eremuaren barruan ez duten presoak, baita baldintzapeko askatasuneko egoeran daudenak eta preso ohiak ere.

– Preso adingabeak, adingabekoen zigor-erantzukizuna arautzen duen urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoaren aplikazio-eremuan daudenak, eta beren egoeragatik enplegu bat eskura dezaketenak, eta beren lan-harremana uztailaren 30eko 1774/2004 Errege Dekretuak onartutako adierazitako Legearen Araudiaren 53.4 artikuluak adierazten duen lan-harreman berezien aplikazio-eremuaren barruan ez dutenak, baita zaintzapeko askatasuneko egoeran daudenak eta preso ohiak ere.

– Euskal Autonomia Erkidegoko agintaritza eskudunek baimendutako urgentziazko bizitoki-zentroetan ibili diren pertsonak.

– Desgaitasuna dutenak.

– Familia-erantzukizunak dituzten emakumeak. Familia-erantzukizunak dituzten emakume deritze beren kargura ezkontidea eta/edo 26 urtetik beherako seme-alabaren bat edo 26 urtetik gorako seme-alaba ezinduren bat edo harreran hartutako adin txikikoren bat dutenei, beti ere familia-unitateko kideen bataz besteko banakako errenta ez bada lanbide-arteko gutxieneko soldataren % 75 baino handiagoa. Agiri bidez behar bezala egiaztatu beharko dira aurreko baldintza horiek.

– Genero-indarkeriaren biktima diren emakumezkoak.

Kontratu-mota: Obra eta zerbitzua (% 70eko lanaldian).

Kontratuaren iraupena: 6 hilabete

Lanean hasteko data: berehala

Interesa duten pertsonek Lanbiden izena eman behar dute 2019ko urriaren 11 baino lehen. Web orriaren bitartez ezin izango da eman izena. Informazio gehiago nahi izanez gero interesatuek 943-023802 (Lanbide) telefonora deitu beharko dute.