Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Txonta auzoan birgaitze eraginkorraren xedeko etxebizitzen edo lokalen jabe diren pertsona fisikoei zuzendutako dirulaguntza osagarriak

Deskribapena: Eibarko Txonta auzoan birgaitze eraginkorraren xedeko etxebizitza edo lokal hauen jabe diren pertsona fisikoei zuzendutako dirulaguntza osagarrien eskaera egitea: Txonta kaleko 02, 03, 05, 15, 17, 25, 27, 29, 36, 38, 40, 42, 44, 46, 48, 50 eta 52 zenbakiak.

Hartzailea: Baldintza hauek betetzen dituzten pertsona fisikoak izan daitezke dirulaguntza hauen onuradun:

  • Adinez nagusi izatea.
  • Txonta auzoan birgaitze eraginkorraren xede den eraikin bateko etxebizitza baten edo lokal baten jabe izatea, deialdi-oinarrietako 2. atalean adierazitako atari edo pegora zenbaki horietako batekoa, alegia.
  • Higiezin horren titulartasunean urtebetetik gora izatea.
  • 38/2003 Diru-laguntzen Lege Orokorraren 13. artikuluak eta gaiaren inguruko araudiak ezarritako debekuren batean sartuta ez egotea.
  • Bizikidetza-unitateak urtean 21.100 euro edo hortik beherako diru-sarrera haztatuak izatea. Diru-sarreren haztapena oinarri hauetan adierazitakoari jarraituz egingo da.

Diru-sarrerak konputatzeko, bizikidetza-unitatetzat jotzen da etxe berean bizi diren edo biziko diren bi pertsonak edo gehiagok osatzen dutena. Pertsona horiek era hauetan elkartuak egon daitezke: ezkontzaren bidez edo ezkontzaren antzeko harreman iraunkorraren bidez, adopzioz edo odolkidetasunez (hirugarren gradua arte), edo kidetasunez (bigarren gradua arte).

Diru-sarrerak zehazteko, bizikidetza-unitateko kide guztien baliabideak kontuan hartuko dira, bai etekinak bai ondarea, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren maiatzaren 25eko 147/2010 Dekretuaren III. Kapituluaren 2. Sekzioaren 14. artikuluan adierazten den legez. 

  • Etxebizitzen jabeen kasuan, diru-laguntzaren xede den etxebizitzan gutxienez 2017ko azaroaren 1etik erroldatuta egotea.
  • Lokalen titularren kasuan, lokala norbere konturako jarduerari atxikia egotea.

 

Eskaera egiteko epea: 2018ko abuztuaren 9tik 2020ko urriaren 30era (egun hori barne). COVID-19ak sortutako egoeraren ondorioz, eskaerak aurkezteko epea 2021eko urtarrilaren 18an amaituko da. Eibarko udaleko Udalbatzarrak hartutako erabakiaren ondorioz, eskaerak egiteko epea 2021eko urriaren 30ean amaituko da. 2021eko irailaren 24ko Alkatetzaren ebazpen bidez, eskaerak aurkezteko epea luzatzen da. Ondorioz, eskaerak egiteko epea 2021eko abenduaren 30ean amaituko da.

Dirulaguntzaren zenbatekoa: Dirulaguntzak, xede bereko beste diru-laguntza batzuek jasotzen ez duten birgaitzearen kostu-zatiaren % 100era helduko dira, bai teknikarien lan-sarietan bai obraren kostuan.

Aplikatuko den portzentaje zehatza diru-sarrera haztatuen eta bizikidetza-unitateko kide kopuruen araberakoa izango da; kontsultatu taula oinarri-deialdiaren 8. atalean:

Dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, kontuan hartuko da, batetik, eskatzaileak ordaindu behar duen birgaitze-kostua, egozgarria haren jabetzako etxebizitzari dagokion partaidetza-kuotari. Barruan sartuko dira bai teknikarien lan-sariak bai obraren kostuak, BEZa barne. Bestalde, kontuan hartuko dira obren kostua ordaintzeko eman diren edo eman daitezkeen dirulaguntza guztiak, bereziki oinarri-deialdiaren 8. b) atalean zerrendatuak.

Baldin eta eskatzaileak etxebizitzaren edo lokalaren titularkide badira, aplikatu zaien diru-laguntzaren zenbatekoa haien titularkidetasun-portzentajearen proportzionala izango da.

Dirulaguntzaren ordainketa: Dirulaguntzen ordainketa —eskatzaileak aldez aurretik baimenduta— zuzenean egingo zaio bere etxebizitza parte den birgaitzearen xede den eraikineko Jabekideen Komunitateari, honako prozedura honi jarraituta:

1.- Lehenengo ordainketa, dirulaguntzaren zenbatekoaren % 15, honako dokumentu hau aurkeztu ondoren ordainduko daTxonta auzoan birgaitze eraginkorraren xedeko etxebizitzen edo lokalen jabe diren pertsona fisikoei zuzendutako diru-laguntza osagarriak: ordaintzeko eskaera. Horrekin batera ondoko dokumentu hauek ekarri behar dira:

  • Obrak egiteko ardura duen edo duten enpresarekin egindako kontratuaren edo kontratuen fotokopia, dirulaguntzaren xede diren obra guztiak egingo direla bermatzen dutenak.
  • Obra-hasieraren Aktaren kopia, Jabekideen Erkidegoko edo komunitateko lehendakariak, enpresa eraikitzailearen ordezkariak eta obraren zuzendaritza teknikoak edo fakultatiboak sinatutakoa.
  • Jabetza Erregistroko inskripzioaren frogagiria, higiezinari dagokion jabariaren mugatze-xedatzailearen erregistro-idazpenarena.  

 

2.- Bigarren ordainketa, dirulaguntzaren zenbatekoaren % 40, honako dokumentu hau aurkeztu ondoren ordainduko da: Txonta auzoan birgaitze eraginkorraren xedeko etxebizitzen edo lokalen jabe diren pertsona fisikoei zuzendutako diru-laguntza osagarriak: ordaintzeko eskaera. Horrekin batera ondoko dokumentu hauek ekarri behar dira:

  • Fakturen kopia, obraren exekuzioaren zenbatekoa % 50ean gutxienez beteko dutenak.
  • Obraren zuzendaritzak egindako obra-ziurtagiria.

 

Gainerako zenbatekoa ordaintzeko, aldez aurretik justifikazio-kontua egiaztatu eta onartu behar da, Udalak emandako dirulaguntzaren justifikazioa edo zuriketa atalean adierazten den legez. 

Inolaz ere ez da ordainduko justifikatutako zenbatekotik gorako zenbatekorik, betiere faseka.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

 

  • Jabetza Erregistroaren indizeen zerbitzuak emandako ziurtagiria, egiaztatzen duena bizikidetza-unitateko kide bakoitzaren izenean inskribatutako higiezinak.
  • Entitate finantzarioen ziurtagiria, izan ditzakeen kontuei, tituluei, baloreei, eskubideei eta gordailuei buruzkoa, azken urteko batezbesteko saldoa adierazita.
  • Zirkulazio-baimena eta bizikidetza-unitateko kide guztiek jabetzan dituzten ibilgailuen azterketa teknikoaren txartela.

 

Ez da beharrezkoa izango Udalaren eskuetan dagoen dokumentazioa berriro aurkeztea, aurretik beste administrazio-espediente batzuetarako aurkeztu izan bada.

 

Tramitazio kanalak:

  • Presentzialki: Txontako auzo bulegoan.
  • Elektronikoki: behean dagoen loturan sakatu.

 

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Hirigintza.

Ebazpen organoa: Tokiko Gobernu Batzarra.

Ebazteko gehieneko epea: 4 hilabetekoa izango da eskaera egiten den egunetik zenbatuta.

Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: http://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/409799

Udalak emandako dirulaguntzaren justifikazioa edo zuriketa: Onuradunak hile biko epea du, dirulaguntza emateko helburua bete duela justifikatzeko eta jasotako dirua zertan erabili duen justifikatzeko, eraikinaren birgaitze-obren amaieratik zenbatuta, eta inondik inora ere ezingo du gainditu 2020ko azaroaren 30a.

COVID-19ak sortutako egoeraren ondorioz, justifikazioa aurkezteko epea 2021eko otsailaren 17an amaituko da. Eibarko udaleko Udalbatzarrak hartutako erabakiaren ondorioz, justifikazioa aurkezteko epea 2022ko azaoaren 30ean amaituko da.

Justifikatzeko modua justifikazio-kontu bidezko egingo da. Agiri hauek ekarri behar dira:

  • Honako orri hau behar bezala beteta: Txonta auzoan birgaitze eraginkorraren xedeko etxebizitzen edo lokalen jabe diren pertsona fisikoei zuzendutako dirulaguntza osagarriak: justifikazioa.
  • Obra-amairako ziurtagiria, obraren zuzendaritza teknikoak izenpetutakoa.
  • Obra-exekuzioaren fakturen kopia, aurretik aurkeztu ez direnak.
  • Erkidegoko edo Komunitateko lehendakari kargua duen pertsonak, edo, hala bada kasua, komunitateko idazkaritza edo administrazioa ordezkatzen duenak emandako agiria; bertan jasoko da diru-laguntzaren onuradunak egindako ordainketen zenbatekoa, eta birgaitze-obra osoagatik azkenean ordaintzea dagokion kopurua.
  • Beste erakunde batzuen aurrean dirulaguntzak eskatu badira, Erkidegoko edo Komunitateko presidenteak edo, hala bada kasua, komunitateko Idazkariak edo Administratzaileak emandako agiria, non hauxe ziurtatuko den: beste erakunde batzuei egindako diru-laguntza eskaeren zerrenda, edo, hala bada, jaso diren laguntzena, bakoitzaren zenbatekoa eta helburua zehaztuta.

 

Justifikazioa elektronikoki aurkeztu nahi baduzu ondorengo tramitea erabili.

Deskargatu dokumentuak
Deialdi-oinarrien zuzenketa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 236 KB)
Oinarriak-deialdia zuzenduta:Txonta auzoan birgaitze eraginkorraren xedeko etxebizitzen edo lokalen jabe diren pertsona fisikoei zuzendutako diru-laguntza osagarriak  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 619 KB)
Txonta auzoan birgaitze eraginkorraren xedeko etxebizitzen edo lokalen jabe diren pertsona fisikoei zuzendutako diru-laguntza osagarriak eskatzeko orria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 180 KB)
Diru-laguntza ordaintzeko baimena birgaitu beharreko etxebizitzako edo lokaleko eraikinaren jabekide-erkidegoari  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 62 KB)
Titularra-kontua  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 71 KB)
Akordioa: obrak egiteko eman den baietza eta eskatzaileak ordaindu behar duen kopurua  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 60 KB)
Diru-laguntza ordaintzeko eskaera  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 143 KB)
Txonta auzoan birgaitze eraginkorraren xedeko etxebizitzen edo lokalen jabe diren pertsona fisikoei zuzendutako diru-laguntza osagarriak: justifikazioa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 149 KB)
Nabigazioa