Eibarko Udala

Enpresa-proiektu berriak garatzen laguntzeko eta lehendik dauen enpresak lekuz aldatzeko/modernizatzeko dirulaguntzak (2026)

Deskribapena: Enpresa-proiektu berriak garatzen laguntzeko eta lehendik dauen enpresak lekuz aldatzeko/modernizatzeko dirulaguntzen eskaera egitea.

Onuradunak:  deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsona fisikoek edo juridikoek, sozietate zibilek eta ondasun-erkidegoek.

Dirulaguntzaren zenbatekoa: 

1 lerroa: ENPRESA-PROIEKTU BERRIAK MARTXAN JARTZEKO DIRULAGUNTZAK

    Ezarritako baldintzak betetzen dituen eskabide bakoitzaren gehieneko zenbatekoa 6.000 €-koa izango da. Zenbateko hori honako kasu hauetan handitu ahal izango da:

    • 500 €, sustatzaileen edo bazkideen erdiak, gutxienez, emakumeak badira.
    • 500 €, sortutako lanpostu bakoitzeko, pertsona ekintzaileak kontuan hartu gabe; gehienez 4 kontratu, % 50eko gutxieneko dedikazioarekin.
    • 1.500 € Matsaria, Erisono edo Azitaingo industrialdeetan, edo Eibarko Udalaren hiru inkubategietako batean kokatzeagatik:
      • Azitainen kokatutako Eibargunea zerbitzu-enpresen inkubagailua.
      • Debegesan kokatutako enpresa berritzaileentzako inkubagailua.
      • Teknikerren kokatutako oinarri teknologikoko enpresentzako inkubagailua.
    • 3.000 €, Eibarrentzat estrategikoak diren sektoreetan kokatutako enpresa izateagatik: industria aurreratua, sportech eta trantsizio ekologikoa.
    • 1.500 €, Errebaleko merkatuko postu finkoetakoren batean kokatzeagatik.

    Gehikuntza horiek metatu ahal izango dira, gehienez ere 10.000 €.

    Nolanahi ere, dirulaguntza honetarako esleitutako kredituak ez badu onartutako eskabideen gastua estaltzen, proportzionalki banatuko da onartutako eskabide bakoitzari dagokion zenbatekoaren arabera.

    2. lerroa: ENPRESAK SENDOTZEKO DIRULAGUNTZAK, LEKUZ ALDATZEAGATIK/MODERNIZATZEAGATIK

    Dirulaguntzaren zenbatekoa diruz lagun daitezkeen gastuen % 50ekoa izango da, 4.000 euroko gehieneko zenbatekoarekin.

    Gehieneko zenbateko hau handitu daiteke 500 eurora arte, baldin eta establezimenduak zonalde-, gremio- edo lanbide-elkarte batekin lotutakoak badira.

    Nolanahi ere, dirulaguntzari esleitutako kreditua ez balitz nahikoa onartutako eskabideen gastuari erantzuteko, proportzionalki banatuko da, onartutako eskabide bakoitzaren zenbatekoan oinarrituz. 

    Eskaera egiteko epea: 2026ko irailaren 7tik urriaren 8ra (biak barne).

    Tramitazio kanalak: 

    • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.

    Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Elektronikoki bete behar den formularioari honako dokumentazio hau erantsiko zaio:

    1. eta 2. lerroen kasuan:

    • Eskaera egiten duenaren nortasun juridikoa egiaztatzeko dokumentuak:

      • Norbanakoek: NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat.

      • Pertsona juridikoek: entitatearen eraketa jasotzen duen eskritura edo dokumentua eta Estatutuak, Merkataritza Erregistroan edo dagokion erregistroan behar den moduan inskribatuta.

      • Sozietate zibilek: sozietate zibilaren eraketa-kontratua, IFZ eta sozietate zibila osatu duten pertsona guztien NANa edo horren balio bereko dokumentua.

      • Ondasun erkidegoek: ondasun-erkidegoa eratzeko kontratua eta IFZ. Ondasun erkidegoak IFZrik ez badu, hura osatzen duten pertsona guztien NANa edo horren balio bereko dokumentua.

    • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo balio bereko agiria eta ordezkaritzaren dokumentazio-egiaztapena. Zuzenbidean baliozkoa den edozein bide erabiliz egiaztatu ahal izango da. Ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egonez gero, ez da dokumentazio hau aurkeztu beharko.

    • Frogagiri eguneratua, eskatzaileak duen banku-kontuaren titularitatearena; eskaera egin duenaren identitatearekin bat etorri behar dena. Ondoko dokumentu hauetatik edozein da balioduna: laburpen bankarioa; aurrezki-libreta; banketxeak luzatutako ziurtagiria edo “Titular-kontua” izeneko orria EE1013_D002 ereduaren arabera behar bezala beteta banketxeak emandako zigiluarekin.

    • Erakunde eskatzailearen jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren ziurtagiri historikoa.

    • Zergak Gipuzkoa, Bizkaia edo Araba ez den beste lurralde batean ordaintzen badira, eskatzaileak zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria, horretan eskumena duen Ogasun Sailak luzatutakoa.

    • Eskatutako eta/edo kobratutako beste dirulaguntzei eta laguntzei buruzko erantzukizunpeko adierazpena EE1013_D005 ereduaren arabera behar bezala beteta eta entitate onuradunak sinatuta.

    1. lerroaren kasuan, ondorengo dokumentazioa ere:

    • DEBEGESAk ikus-onetsitako bideragarritasun-plana edo jarduera-memoria-proiektua (EE1013_D003 eredua) eta sustatzailearen CVa.

    • Jardueraren bideragarritasun-planaren edo memoria-proiektuaren ziurtagiria, Debegesak emana.

    • Sortutako lanpostuen (ekintzailearena barne) lan-kontratua edo autonomoen alta-dokumentua.

    • Jardueraren eskualdaketatik eratorritako gastuetarako, enpresa-ondorengotza/erreleboa behar bezala egiaztatzen duen dokumentazioa; bertan eragiketaren zenbatekoa adieraziko da.

    • Alokairu-gastuetarako, bi alderdiek behar bezala sinatutako alokairu-kontratua, eta gutxienez ordaindutako ordainagiri bat. Ordainketa transferentzia edo helbideraketa bidez egin beharko da.

    • Lokala erosteko gastuetarako, salmentaren kontratua eta ordainketa egin izanaren ziurtagiria.

    • Negozioa martxan jarri eta garatzeko gastu eta inbertsioetarako, deialdiaren 4. artikuluan jasotako kontzeptuei buruzko fakturak eta ziurtagiriak. Baldin eta eskabidea aurkezten denean aurreikusitako obra eta inbertsioak gauzatu gabe badaude, dagozkien aurrekontuak aurkeztuko dira.

    2. lerroaren kasuan, ondorengo dokumentazioa ere:

    • Enpresaren deskribapena, jarduera, proiektuaren justifikazioa, lekualdatzearen/ modernizazioaren xede den lokala eta egindako inbertsioak jasotzen dituen memoria. Diruz lagunduko den proiektuaren aurrekontua zehaztu beharko da.

    • Dirulaguntzaren eskaera egiterakoan diruz lagundu daitezkeen gastuak egin eta ordaindu badira, dirulaguntzaren 2. lerroko oinarri espezifikoen 6. artikuluan jasotako justifikazioari dagokion dokumentazioa.

    • Alokairu-gastuetarako, bi alderdiek behar bezala sinatutako alokairu-kontratua, eta gutxienez ordaindutako ordainagiri bat. Ordainketa transferentzia edo helbideraketa bidez egin beharko da.

    • Zonalde-, gremio- edo lanbide-elkarte batekoa izanez gero, elkarte horren azken kuota ordaindu izanaren agiria.

    Sail arduraduna: Eibarko udaleko Garapen Ekonomikoa.

    Ebazpen organoa: Eibarko udaleko Alkatea.

    Ebazteko gehieneko epea: prozedura ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea, eskaera egiten den egunetik zenbatuta, sei hilabetekoa izango da.

    Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatorias?tipoAdmon=L&organos=2043


    Udalak emandako dirulaguntzaren ordainketa: 

    1 lerroa: ENPRESA-PROIEKTU BERRIAK MARTXAN JARTZEKO DIRULAGUNTZAK

    • % 70 dirulaguntza ematean ordainduko da.
    • Gainerako % 30a dirulaguntzaren justifikazioa deialdi honetan aurreikusitako moduan eta bertan adierazitako baldintzetan aurkeztu ondoren, eta DLOaren Erregelamenduko 84. artikuluak ezartzen duen eran egiaztatu ondoren ordainduko da.

    JEZn gutxienez 12 hilabetez alta emanda egoteko baldintza betetzen ez bada, dirulaguntza honen onuradun izateari utziko zaio, eta ordaindutako zenbatekoa itzuli egingo da.

    2. lerroa: ENPRESAK SENDOTZEKO DIRULAGUNTZAK, LEKUZ ALDATZEAGATIK/MODERNIZATZEAGATIK

    Ez da ordainketarik aurreratuko deialdi honen dirulaguntzetan. Onuradunaren aldeko betebeharra aitortu eta ordaindu ahal izateko, derrigorrezko baldintza izango da zuribidea edo justifikazioa deialdi honetan aurreikusitako moduan eta bertan adierazitako baldintzetan aurkeztea eta zuribidea Dirulaguntzen Lege Orokorraren Erregelamenduko 84. artikuluak ezartzen duen eran egiaztatzea.

    Dirulaguntza hau aurreko deialdietan eskatu bada, nahitaezkoa izango da aurreko espedientea amaituta izatea deialdi honi dagokion ordainketa egin ahal izateko.

    Udalak emandako dirulaguntzaren justifikazioa edo zuriketa:

    1 lerroa: ENPRESA-PROIEKTU BERRIAK MARTXAN JARTZEKO DIRULAGUNTZAK

    Dirulaguntza emateko helburua bete duela justifikatzeko eta jasotako dirua zertan erabili den justifikatzeko onuradunak duen epea hauxe da: hilabete bat, JEZen alta eman eta 12 hilabetera.

    Azken justifikazioa JUSTIFIKAZIO KONTUA modalitatearen bidez egingo da. Elektronikoki aurkeztuko da udal webguneko DOKUMENTAZIOA AURKEZTEA tramitearen bidez eta honako dokumentu hauek izango ditu:

    • Dirulaguntzari egotzitako gastuen eta diru-sarreren zerrenda sailkatua, EE1013_D004 ereduaren arabera behar bezala beteta eta sinatuta. Gastuen eta diru-sarreren zerrenda hau formatu editagarrian aurkeztu beharko da ere. Diru-sarrerek eta gastuek bat etorri behar dute. Ez dira diruz lagunduko BEZa eta beste zerga eta tasa batzuen ordainketa eta atxikipenak.
    • Fakturak edo froga-balio baliokidea duten ordezko dokumentuak, trafiko juridikoan balioa dutenak edo eraginkortasun administratiboa dutenak, egindako gastua egiaztatzen dutenak, ordainketa-egiaztagiriekin batera, GASTUEN ETA DIRU-SARREREN ZERRENDAN (EE1013_D004) emandako ordena-zenbakiaren arabera korrelatiboki ordenatuta. Gastu berari dagozkion fakturen artxiboek GASTUEN ETA SARREREN ZERRENDAN (EE1013_D004) adierazitako ordena-zenbakiarekin izendatuta egon behar dute. Eurotan egindako fakturak onartuko dira soilik. 
    • JEZaren ziurtagiria, adieraziz alta emanda dagoela gutxienez 12 hilabetez.
    • Zergak Gipuzkoa, Bizkaia edo Araba ez den beste lurralde batean ordaintzen badira, eskatzaileak zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria, horretan eskumena duen Ogasun Sailak emandakoa.
    • Eskatutako eta/edo kobratutako beste dirulaguntzei eta laguntzei buruzko erantzukizunpeko adierazpena EE1013_D005 ereduaren arabera behar bezala beteta eta entitate onuradunak sinatuta.

    2. lerroa: ENPRESAK SENDOTZEKO DIRULAGUNTZAK, LEKUZ ALDATZEAGATIK/MODERNIZATZEAGATIK

    Dirulaguntza emateko helburua bete duela justifikatzeko eta jasotako dirua zertan erabili den justifikatzeko onuradunak duen epea honako egun honetan amaituko da: 2027ko urtarrilaren 29a.

    Azken justifikazioa JUSTIFIKAZIO KONTUA modalitatearen bidez egingo da. Elektronikoki aurkeztuko da udal webguneko DOKUMENTAZIOA AURKEZTEA tramitearen bidez eta honako dokumentu hauek izango ditu:

    • Dirulaguntzari egotzitako gastuen eta diru-sarreren zerrenda sailkatua, EE1013_D004 ereduaren arabera behar bezala beteta eta sinatuta. Gastuen eta diru-sarreren zerrenda hau formatu editagarrian aurkeztu beharko da ere. Diru-sarrerek eta gastuek bat etorri behar dute. Ez dira diruz lagunduko BEZa eta beste zerga eta tasa batzuen ordainketa eta atxikipenak.
    • Fakturak edo froga-balio baliokidea duten ordezko dokumentuak, trafiko juridikoan balioa dutenak edo eraginkortasun administratiboa dutenak, egindako gastua egiaztatzen dutenak, ordainketa-egiaztagiriekin batera, GASTUEN ETA DIRU-SARREREN ZERRENDAN (EE1013_D004) emandako ordena-zenbakiaren arabera korrelatiboki ordenatuta. Gastu berari dagozkion fakturen artxiboek GASTUEN ETA SARREREN ZERRENDAN (EE1013_D004) adierazitako ordena-zenbakiarekin izendatuta egon behar dute. Eurotan egindako fakturak onartuko dira soilik.
    • Zergak Gipuzkoa, Bizkaia edo Araba ez den beste lurralde batean ordaintzen badira, eskatzaileak zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria, horretan eskumena duen Ogasun Sailak luzatutakoa.
    • Eskatutako eta/edo kobratutako beste dirulaguntzei eta laguntzei buruzko erantzukizunpeko adierazpena EE1013_D005 ereduaren arabera behar bezala beteta eta entitate onuradunak sinatuta.

    Deskargatu dokumentuak
    Deialdia 2026: Enpresa-proiektu berriak garatzen laguntzeko eta lehendik dauden enpresak lekuz aldatzeko/modernizatzeko dirulaguntzak  
    Ikusi | Jaitsi (6.8 MB)
    Titular-kontua (EE1013_D002)  
    Ikusi | Jaitsi (65.1 KB)
    Bideragarritasun-plana edo proiektu-memoria, word formatuan (EE1013_D003)  
    Jaitsi (22.3 KB)
    Bideragarritasun-plana edo proiektu-memoria, formatu irekian (EE1013_D003)  
    Jaitsi (29.7 KB)
    Gastu eta diru-sarreren zerrenda, Excel formatuan (EE1013_D004)  
    Jaitsi (14.7 KB)
    Gastu eta diru-sarreren zerrenda, formatu irekian (EE1013_D004)  
    Jaitsi (6.8 KB)
    Aitorpenak beste dirulaguntzak (EE1013_D005)  
    Ikusi | Jaitsi (123.1 KB)