Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarren finkatutako enpresek langabetuak kontratatzeko dirulaguntzak (2019)

Deskribapena: Eibarren finkatutako enpresek langabetuak kontratatzeko diru-laguntzen eskaera egitea.

Hartzailea: Dirulaguntzen Lege Orokorraren 13.2. artikuluak aipatzen duen debeku bat bera ere ez duten Eibarren lanlekua finkatuta duten izaera pribatuko pertsona fisiko edo juridikoek jaso ahal izango dituzte dirulaguntza hauek.

Diru-laguntza jasotzeko baldintza hauek bete beharko dira:

Kontratuko den pertsonak bete behar dituen baldintzak:

  • 2019ko urtarrilaren 1az geroztik gutxienez Eibarren erroldatuta egotea.
  • Langabetua izatea eta, kontratatzeko unean, LANBIDE-EEZn izena emanda egotea.  
  • Odol-ahaidetasun edo bigarren gradura arteko harremanik ez izatea, sozietatearen izaera juridikoa ikuskatzen duten enpresa-administrazioetako kideekin, zuzendaritza-karguekin, enpresa-agintaritza dutenekin edo enpresariekin beraiekin.
  • Ez da dirulaguntzarik emango enpresa berdinak lehen hartu zuen behargin hura berriro kontratatzen badu, aurreko deialdietan diruz lagundu zen kontratazioa bada, alegia.

 

Kontratazioan bete beharreko baldintzak:

  • Diruz lagunduko diren kontratuak 2019ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartekoak izango dira.
  • Kontratuen gutxieneko iraupena 3 hilabetekoa izango da eta edozein kontratazio-modalitate egin ahalko da, salbu eta prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratua. Kontratuaren iraupena kalkulatu edo zenbatzeko, haren luzapenak kontuan hartuko dira, baldin eta hasierako kontratua gutxienez 6 hilabetekoa bada.
  • Kontratuak dagozkion sektorearen hitzarmenaren arabera egingo dira. 
  • Kontratazioek enplegu garbia sortu behar dute enpresan dagoen batez besteko plantillan, diruz lagundutako kontratua duen pertsona lanean hasi aurreko 3 hilabeteetan.

 

Ez dira 4 kontratu baino gehiago diruz lagunduko onuradun bakoitzeko.

Arrazoiren bat tarteko, kontratua diruz laguntzeko diren hilabeteetan deuseztatuko balitz, kontratu berri bat egingo da, diruz lagundu den jatorrizkoaren baldintza berberetan, 15 eguneko epean. 

 

Diru-laguntzaren zenbatekoa:

Kontratu hauek lagunduko dira diruz:

  • Kontratu bat 3 hilekoa edo luzeagoa, lanaldi partzialean (gutxienez % 50ean).
  • 10 kontratu 3 hilekoak edo luzeagoak, lanaldiaren % 100ean.
  • 34 kontratu 6 hilekoak edo luzeagoak, lanaldiaren %100ean.
  • 2 kontratu 6 hilekoak edo luzeagoak, lanaldiaren % 100ean, kolektibo berezientzat.

 

Kontratu horietatik Lanbideren ekarpenek honako hauek finantzatuko dituzte:

  • Kontratu bat, 3 hilekoa edo luzeagoa, lanaldi partzialean (gutxienez % 50ean).
  • 5 kontratu 3 hilekoak edo luzeagoak, lanaldiaren % 100ean.
  • 13 kontratu 6 hilekoak edo luzeagoak, lanaldiaren % 100ean.
  • Kontratu bat 6 hilekoa edo luzeagoa, lanaldiaren % 100ean, kolektibo berezientzat.

 

Lehen hiru kasuetan, dirulaguntzaren zenbatekoa soldaten kostuen eta Gizarte Segurantzakoen % 75 izango da gehienez ere, muga hauekin:

  • 3.000 euro hiru hileko edo luzeagoko kontratu bakoitzeko, lanaldi osoan.
  • 6.000 euro sei hileko edo luzeagoko kontratu bakoitzeko, lanaldi osoan.
  • Lanaldi partzialeko kontratuaren kasuan, gutxienez lanaldiaren % 50 izango da eta dirulaguntzaren zenbatekoa lanaldi ehunekoaren araberakoa izango da, gutxienez 1.500 eurokoa izanik.  

 

Soldaten kostuen eta Gizarte Segurantzakoen dirulaguntzaren zenbatekoa % 100ekoa izan ahalko da kolektibo berezietako pertsonen kasuan:

  • Diru-sarrerak bermatzeko errenta (DSBE) jasotzen duten titularrak.
  • Lehen enplegua eskuratzen duten 35 urte baino gutxiago dituztenak.
  • Iraupen luzeko langabetuak. Iraupen luzeko langabetutzat ulertzen da kontratatuak izan aurreko 540 egunetan Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izen-emanda dauden lan-eskatzaileak, betiere aldi horretan langabezian egon badira 360 egunetan gutxienez.
  • 55 urte baino gehiago dituztenak.

 

Kolektibo horien kontratazioetan, dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 9.000 eurokoa izango da lanaldi osoko eta sei hileko edo gehiagoko iraupeneko lan-kontratu bakoitzeko.

Kontratu horietatik emakumeei egingo zaizkie:

  • 5 kontratu 3 hilekoak edo luzeagoak, lanaldiaren % 100ean.
  • 14 kontratu 6 hilekoak edo luzeagoak, lanaldiaren % 100ean.

 

Ez da ordainketarik aurreratuko deialdi honen dirulaguntzetan.  Onuradunaren  aldeko  betebeharra  aitortu  eta  ordaindu ahal  izateko,  derrigorrezko  baldintza  izango  da  zuribidea  edo justifikazioa deialdi honetan aurreikusitako moduan eta bertan adierazitako  baldintzetan  aurkeztea  eta  zuribidea  Dirulaguntzen  Lege  Orokorraren  Erregelamenduko  84.  artikuluak  ezartzen duen eran egiaztatzea.

Dirulaguntza hauek bateraezinak izango dira helburu berbererako emandako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin,  edozein administraziotatik edo erakunde publikotatik zein pribatutatik, erakunde nazionaletatik, Europako Batasunetik edo nazioarteko erakundeetatik datozela, zeinahi delarik ere jatorria;  dirulaguntza edo laguntza horien araudi erregulatzaileak ezar dezakeena eragotzi gabe. Halaber, bateraezinak izango dira LANBIDE-EEZren Lehen Aukera 2019 programarekin.

 

Eskaera egiteko epea: 2019ko urriaren 7tik abenduaren 2ra (biak barne).

Tramitazio kanalak: 

  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Elektronikoki bete behar den inprimakiari honako dokumentazio hau erantsiko zaio:

  • Eskatzailearen identitate juridikoaren egiaztagiriak:
    • Pertsona fisikoek: NANa edo balio bereko agiria.
    • Pertsona juridikoek: eskritura edo entitatea eratu izanaren agiria eta estatutuak; estatutuak behar bezala inskribatuta egon behar dira Merkataritza Erregistroan edo dagokion erregistroan.
  • Legezko ordezkaritzaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo balio bereko agiria eta ordezkaritzaren dokumentazio-egiaztapena.
  • Eskatzailearen banku-kontuaren titulartasunaren frogagiria, eskatzailearen identitatearekin bat etorri behar dena (dokumentu hauetatik edozein da balioduna: bankuaren laburpen-agiria; aurrezki-libreta; banketxeak emandako ziurtagiria edo “Titular-kontua” inprimakia behar bezala beteta eta banketxeak zigilatuta.
  • Eskatzailea zerga-betebeharretan egunean dagoela esaten duen ziurtagiria, horretan eskumena duen Ogasun Sailak luzatutakoa.
  • Dirulaguntzaren eskaeran ez baldin bazaio Udalari baimenik eman eskatzailea Gizarte Segurantzako betebeharretan egunean dagoela egiaztatzeko, aurkeztu egin beharko da Gizarte Segurantzako Diruzaintzak luzatutako ziurtagiria.
  • Langileen batez besteko plantillaren Gizarte Segurantzaren egiaztagiriak, bata kontratazioa egin aurreko 3 hilabeteetan egindakoa eta bestea kontratazioaren ondorengo 5-10 egunetan egina.

 

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Garapen Ekonomikoa, Enplegua eta Berrikuntza.

Ebazpen organoa: Tokiko Gobernu Batzarra.

Diru-Laguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/475357

Udalak emandako diru-laguntzaren justifikazioa edo zuriketa:

Dirulaguntza onartu aurretik lan-kontratua egin ez duten onuradunek, behin dirulaguntza onartu ondoren, gehienez 30 egun naturaleko epea izango dute lan-kontratua egiteko eta guztiek honako dokumentazio hau elektronikoki aurkeztu beharko dute udal webguneko dokumentazioa aurkeztea tramitearen bidez, dirulaguntza onartu zen egunetik aurrera gehienez ere 40 egun naturaleko epean:

  • Eibarren finkatutako enpresak langabetuari egindako kontratazio-komunikazioa, behar bezala beteta.
  • Lan-kontratua.
  • Kontratatua izan den pertsonaren NAN/AIZ.
  • Kontratatutako pertsonaren Gizarte-Segurantzaren alta-agiria.
  • Lanbidek emandako ziurtagiria, egiaztatzen duena kontratazioa egin aurretik kontratatutako pertsona langabezian eta Lanbiden izena emanda zegoela.
  • Kontratatutako pertsona kolektibo berezi baten barne izanez gero, hori ziurtatzen duen akreditazioa (adib. Lan-bizitzaren agiria, Lanbideko ziurtagiria…).

 

Gutxieneko erroldatze-denbora beteta edukitzea Udaleko pertsonalak egiaztatuko du.

Lan-kontratuak ez baditu betebeharreko baldintzak betetzen edo eskatutako dokumentazioa ez bada epe barruan aurkezten, dirulaguntzari uko egiten zaiola ulertuko da.

Onuradunak dirulaguntza emateko helburua bete duela eta jasotako dirua zertan erabili duen justifikatzeko epea 2020ko ekainaren 30ean amaituko da (egun hori barne).

Azken justifikazioa JUSTIFIKAZIO KONTUA modalitatearen bidez egingo da, eta elektronikoki aurkeztuko da udal webguneko dokumentazioa aurkeztea tramitearen bidez. Hau da aurkeztu beharrekodokumentazioa:

  • Eibarren finkatutako enpresek langabetuak kontratatzeko dirulaguntzaren justifikazioa, behar bezala beteta.
  • Kontratuaren xede den pertsonari buruzko dokumentu hauek: 
    • Gizarte Segurantzaren Kotizazio Datuen Txostena.
    • TC1 eta TC2.
    • Kontratazio aldiari dagozkion nominak. 
  • Eskatzailea zerga-betebeharretan egunean dagoela esaten duen ziurtagiria, horretan eskumena duen Ogasun Sailak luzatutakoa.
  • Dirulaguntzaren justifikazio inprimakian ez baldin bazaio Udalari baimenik eman eskatzailea Gizarte Segurantzako betebeharretan egunean dagoela egiaztatzeko, aurkeztu egin beharko da Gizarte Segurantzako Diruzaintzak luzatutako ziurtagiria.

 

Deskargatu dokumentuak
Deialdia 2019: Eibarren finkatutako enpresek langabetuak kontratatzeko dirulaguntzak  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 212 KB)
Titularra eta kontua  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 66 KB)
Eibarren finkatutako enpresak langabetuari egindako kontratazio-komunikazioa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 146 KB)
Eibarren finkatutako enpresek langabetuak kontratatzeko dirulaguntzaren justifikazioa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 151 KB)
Nabigazioa